Azken ordua! – IKTak

2014ko Abuztua 25,


“Entzute Aktiboaren Marketina” bultzatzeko “startup” berri bat

“The Box Populi” startup-ak hainbat tresna eskaintzen dizkie enpresei beren estrategiak eta “onlineko” ospea hobetzeko kontsumitzaileen ahotsa entzunaz. UNICEF eta beste hainbat enpresak aplikatu dute jadanik.

iPad-a erabiltzearen eta adin txikikoen alergien arteko erlazioa aurkitu dute

“Pediatrics” aldizkari amerikarrak argitaratu duenez aparatu horiek duten nikela izan liteke zenbait haurren azalean detektatutako alergien eragilea.

“Whatsapp Marketina” gorantz saltokientzat

Bat-bateko mezuak masiboki bidaltzeko plataforma egokia da eta beraz oso tresna eraginkorra bezeroaren arretarako nahiz kanpaina berritzaileak egiteko. Adibide gisa jartzekoak dira Bilboko Nagare eta Nordisven enpresak.

Internet espaziorik gabe gera liteke

“The Telegraph” hedabideak baieztatu du sareko espazioa agortu egin litekeela. Izan ere, eBay eta antzeko atari garrantzitsuek hainbat errore izan dituzte eta horien jatorrian “router” zaharkituak egon litezke, “smartphone” eta tableten egungo erabilpena jasan ezin dutenak.

Droiak erabiltzea eraikinen segurtasunerako

Ikerlari alemanek mikro-aireontzi ez tripulatuak probatu dituzte eraikinen kanpoaldeak aztertzeko, arrakalak edo egiturazko akatsak ote dituzten ikusteko.

Ondare Industrialaren XVI Nazioarteko Jardunaldiak Asturiasen

INCUNA (Industria, Cultura y Naturaleza) erakundeak antolaturik, Gijonen egingo dira irailaren 24tik 27ra. Jardunaldiek ardatz tematiko hauxe izango dute: “Abandonatutako Espazio Industrialak: Ondarearen eta Ingurumenaren Kudeaketa”.

Argindar lapurretak kontrolatzeko “app” berria

“Smart Grid DOCTOR” kontrolatzaile adimenduna da, Tecnalia Ventures enpresak eguneroko kontsumoa kontrolatzeko eta iruzurrak detektatzeko diseinatu duen “softwarea”.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke