Azken ordua! – IKTak

2014ko Abuztua 20,


“Virtualware Group” Ekialde Ertainera hedatze bidean

“Virtualware Group” teknologia murgiltzaile eta elkarreragileetan aditua den konpainia teknologiko multzoa da, eta Bizkaian eta Mexikon du egoitza. Bere hamargarren urtemuga iristearekin batera nazioartean zabaltzen hasi da.

Wayook, etxez etxeko garbiketetarako web berria

“Marketplace” adimendun eta espezializatu hau duela gutxi merkaturatu da, Gaztela eta Leongo Juntako “startup”en bizkortzailearen laguntzaz. 60 segundoan konfiantzazko garbitzaile profesionalak kontratatzea ahalbidetzen du.

Mugikorrentzako aplikazio berria konfiantzazko umezainak aurkitzeko

“Cangurs de Guàrdia” (Guardiako Umezainak) proiektuaren helburua da premiazko egoeretan konfiantzazko umezainak aurkitzeko gune bihurtzea. Irailean iritsiko da merkatura, eta “smartphone” bidez erabilgarri egongo da.

SK8 Sound: “skateboard” bat musika tresna bihurtzea

MobilityLab taldeak egin duen soinu esperimentu elkarreragile honetan monopatinaren mugimendua audio iturri bihurtzen da, informatikako programa baten bitartez

Boletus Network urratsak ematen ari da Espainian barrena hedatzeko

Bilboko “startup”ak arrakastaz gainditu du bere lehenengo finantzaketa txanda. Mugikorrentzako bere doako aplikazioa hedatu nahi du, merkataritza eta ostalaritza tradizionalak suspertzeko

Novartis eta Google-k glukosa maila neurtzeko lentilla batzuk sortu dituzte

Teknologia honek autofokuratzea ere ahalbidetzen du, eta aurrerago botikak emateko, minbizia antzemateko, gauez ikusteko eta errealitate areagoturako ere balio lezake

Bilbomaticak Google Glass-en aplikazio aurreratuak garatzen dihardu osasun arloan erabiltzeko

Soluzio teknologiko hauek ikertzen ari dira, besteak beste: ordenagailuz lagundutako kirurgia, pazienteekin komunikazioa hobetzeko teknologiak, minusbaliotasunak dituzten pertsonei laguntzeko tresnak edo ahotsa ezagutzeko teknologiak.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke