Azken ordua! – IKTak

2014ko Uztaila 28,


Local4Global sistema naturaletan inspiratzen da IKTei adimen handiagoa emateko

IK4-Tekniker da Europako Local4Global proiektuaren bazkideetako bat. Ikerketa horrek sistema naturalen, esaterako, erle taldeen propietateak sartuko ditu adimen artifizialeko sistemetan. Proiektu honek aukera emango du etxeetako energia-gastuaren %80 aurrezteko eta trafikoaren kudeaketa hobetzeko.

Saretuzz, hiritarren partaidetzarako leiho berria Internet bidez

Gipuzkoako Shareweb eta Bizzia enpresek Saretuzz sortu dute, hiritarren parte-hartzea sustatzeko tresna berria, udalei zuzendutako proposamenak, kontsultak eta kexak konektatzen dituena

Gidarien %80k uste du bere hurrengo autoak smartphone baten antzeko konektagarritasuna izango duela

Konektagarritasun teknologiak automobilgintza sektorera iristen ari dira eta gero eta handiagoa da horrelako zerbitzuen eskaera erabiltzaileen artean, batez ere segurtasunari eta nabigazio adimendunari dagokienean. Horixe dio Telefónicak egin duen Automobil Konektatuaren Industriari buruzko azken txostenak.

DeustoTech eta Open Data Euskadi erakundeek EuskalSense sortu dute, uraren kalitatea neurtzeko aplikazioa

DeustoTech zentroko ikerlari talde batek eta Open Data Euskadi erakundeak Euskalsense sortu dute. Euskalsense aplikazio bat da, mapa batean azaltzen duena zein den kontsumorako uraren kalitatea Euskadiko hainbat puntutan. Gainera, sortzaileek aplikazioa liberatu dute nahi duenak

Fun & Serious Game jaialdiak mugikorrentzako app eta jolasetan oinarritutako kongresua ostatatuko du

Fun & Serious Game jaialdiaren laugarren edizioa Bilbon egingo da azaroaren 28tik abenduaren 3ra, eta ekitaldi horren barruan egingo da baita ere BBVA Mobile Game Day kongresua, aplikazioen munduan oinarritutako topaketa. Parte-hartzaileen artean izango dira Trip Hawkins, Electronic Arts erakundeko fundatzailea eta Peter Molyneux, 22Cans-en fundatzailea.

Assistant aplikazioak garraio publikoa erabiltzen laguntzen die pertsona nagusiei

Tecnalia da Europako Assistant proiektuaren buru. Assistant mugikorrentzako eta weberako aplikazio bat da, zeinaren helburua baita pertsona nagusiek errazago erabil ditzatela garraio zerbitzuak, ibilbide onenak modu sinplean azalduz. Sistema dagoeneko probatu dute Donostia, Helsinki eta Vienan eta prest egongo da 2015ean

SPRIk “Interneteko nire informazio pertsonalaren kontrola” eta “Mugikorrentzako aplikazioen garapena” ikastaroak eskaini ditu Euskal Encounter ekitaldian

Ikastaroak publikoarentzako gune irekian eman dira uztailaren 24an eta 27an, baina izena eman behar da aurrez www.euskadinnova.net webgunean. Ikastaroak hainbat gariri buruz izango dira: Infografien diseinua doako baliabideekin, Erabili al ditzaket inoren argazkiak?, Nola sortu web bat 4 ordutan, e.a.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke