Azken ordua! – IKTak

2014ko Uztaila 21,


Enpresa Digitaleko ekitaldiak Euskal Encounterren

Uztailaren 24tik 27ra BECen, “Sormena, Trebetasuna, Zorroztasuna.Besteokin partekatu” lemaz izango den Euskal Encounterren alorrean, Enpresa Digitalak Opengune gunean ekitaldi desberdinak antolatu ditu.

Bideojokoak sortzeko Wimi5 plataforma beta publikora ireki da

Wimi5 Tecnaliak sortutako startup bat da, zeinak espazio bat eskaintzen baitu html5 lengoaian oinarritutako bideojoko kasualak argitaratzeko eta monetizatzeko. Plataforma beta publikoan eskaintzen da, garatzaileek eta programazio ezagutza handirik gabeko pertsonek ere bideojokoak sor ditzaten.

App Camp, astebete Europako Agentzia Espazialean mugikorrentzako aplikazioak garatzeko

ESA, Europako Agentzia Espazialak 20 garatzaile gonbidatuko ditu Italian kokatutako bere zentrora, eta astebetez lan egingo dute mugikorrentzako aplikazioak sortzeko, oinarritzat harturik Lurra espaziotik behatzean jasotzen diren datuak. Eskaerak bidaltzeko epea zabalik egongo da uztailaren 21era arte.

DigiPen Bilbao eskolako film labur bat finalista izan da animaziozko nazioarteko 5 jaialditan

Level 1457 LAST izeneko animaziozko film laburra Digipen Institute of Technology Europe-Bilbao zentroko ikasle batek sortu du eta finalista izateko aukeratu dute nazioarteko bost jaialditan. Sorkuntza-lanak Animaziozko Film Labur Onenaren Saria irabazteko aukera du.

Erabiltzaileen %42k ez du ezagutzen bere wifia babesten duen sistema

Internauten %45,7k soilik erabiltzen dute WPA edo WPA2 beren wifi konexioetan, eta gehienek ez dakite beren sistemak seguruak diren ala ez. Datu horiek eman ditu ONTSIk argitaratu duen “Ziber-segurtasuna eta Konfiantza Espainiako Etxeetan” txostenak, zeinaren arabera birusen aurkako softwarea eta suebakia baitira etxeetan gehien baliatzen diren segurtasun neurriak.

Internet & Euskadi elkarteak smartphonen erabilerari buruzko gida bat plazaratu du gazteentzat

Gero eta gazte gehiago sartzen dira Sarera telefono mugikor adimendunen bidez, eta horrek kezka sortzen die familiei pribatutasun eta segurtasun kontuak direla medio. Internet & Euskadi elkarteak gomendioak biltzen dituen gida bat argitaratu du Datuak Babesteko Euskal Agentziarekin batera.

Jazzaldira doazenek aukera izango dute Practice Your Music aplikazioa probatzeko

Euskal startup batek garatutako Practice Your Music aplikazioak musika praktikatzeko aukera ematen du. Donostiako Jazz Jaialdian zehar erabilgarri egongo da San Telmo Museoan, bertara hurbiltzen direnek aukera izan dezaten probatzeko eta bere instrumentu gogokoena zuzenean jotzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke