Azken ordua! – IKTak

2014ko Uztaila 14,


Amazon-ek banatuko du Estatu Batuetan etxeko energia eraginkortasuna hobetzeko Wattio kit-a

Wattio Gipuzkoako startup batek garatutako energia kontrolatzeko sistema bat da, eta esklusiban banatuko du Amazon enpresak Estatu Batuetan, startup gipuzkoarrari merkatu iparramerikarreko ateak zabalduz. Wattio Internetera konektatuta dauden gailuen kit bat da, zeinaren bidez smartphone batekin kontrolatu baitaitezke etxeko kontsumoa eta aparatu elektrikoak.

900 neska-mutil igaro dira “CampTecnológico” ekimenaren lehen kanpalditik

“CampTecnológico” udako campusen 2014ko edizioa sei autonomia erkidegotako 20tik gora ikastetxetan egiten ari da. Lehenengo bi asteetan 900 neska-mutil inguruk ikasi dute errobotak, mugikorrentzako aplikazioak eta bideojokoak programatzen

Euskal enpresen ia %76k telefono mugikorra erabiltzen dute Internetera konektatzeko

Euskadiko enpresetan mugikor bidezko konexioa 12,4 puntu hazi da 2013. urtearekin alderatuta. IKTen hedapena hazi egin da berriro ere euskal enpresa sare osoan eta Eustatek emandako datuen arabera, Internetera konektatzen diren enpresen %67k sarean egiten dituzte Administrazioarekiko tramite elektronikoak.

MyOffice.Glass aplikazioak irabazi du BBVA sari berezia InnovaApps+ sariketan

BBVAk eta Google-k jakinarazi dute zeintzuk diren ETEen eta startup-en kudeaketarako aplikazioei zuzendutako InnovaApps+ sariketako irabazleak. Asier Arranz euskal ingeniariak sortutako MyOffice.Glass aplikazioak eskuratu du BBVA garaikur berezia.

Domoalert enpresak telefono mugikorraren bidez funtzionatuko duen urruneko zaintza sistema aurkeztu du

Gipuzkoako startup-ak Bilbon egin den “Gira TIC” ekitaldian parte hartu du eta Domoalert Care produktua aurkeztu du, telefono adimendunen bidez pertsona nagusiak eta menpekoak urrunetik kontrolatzeko sistema. “Gira TIC” topaketan osasun arloko azken berrikuntza teknologikoak aurkeztu ziren.

Gero eta internauta gehiagok darabiltzate sare sozialak eta mugikorretarako aplikazioak informatzeko

Estatuko Internet erabiltzaileen %46k sare sozialak darabiltzate albisteak irakurtzeko, hau da, onlineko egunkari erabiltzaileen ia kopuru bera. 10 internautatik 3k ordenagailuak baino gehiago erabiltzen dituzte gailu mugikorrak eduki informatiboak eskuratzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke