Azken ordua! – IKTak

2014ko Uztaila 07,


Future Internet-PPP programak hirugarren fasea abiarazi du ETE eta ekintzaileentzat

Future Internet Public-Private Parntership programa europarrak ekin dio bere hirugarren faseari. Fase horretan 16 bizkortze proiektu berrik 80 milioi eurorainoko diru-laguntzak emango dituzte aplikazio adimendunak garatzeko.

Euskaldunak eSports-en XIV. nazioarteko txapelketa ostatatuko du: Gamegune

Bideojoko jokalari profesionalen taldeak XIV. Gamegune lehiaketan lehiatuko dira datorren uztailaren 6ra arte. Gamegune nazioarteko lehiaketa bat da, League of Legends txapelketak dituena gizonezkoen kategorian eta CS:GO emakumezkoenean. Onlineko txapelketa horiek gero eta zale gehiago dituzte, 71 milioi jarraitzaile dituztelarik mundu osoan.

Los Ríos de Alice bideojokoak garaikur bi jaso ditu Gamelab sariketan

Bizkaiko Delirium Studios estudioak garatutako bideojokoak irabazi ditu Arte eta Zientzia Interaktiboen Espainiako Akademiak emandako Zuzendaritza Artistiko Onenaren eta Musika eta Soinu Onenaren sariak. Edizio honetan beste bi euskal bideojoko ere izendatuak izan dira.

Esperientzia turistikoa hobetzen duen eskumuturreko adimentsua

Tecnaliak eta Prodigy Consultores-ek Very Important Bracelet abiarazi dute. Eskumuturreko adimentsu bat da, sektore turistikoari zuzendurik dagoena eta zerbitzu eta pack berriak eskuratzeko aukera ematen duena. Sistema jada martxan da Ibizako bi hoteletan eta urrian nazioartean zabalduko da.

Bilbao-Bizkaia Design & Creativity Council webak Laus sari bat jaso du

Bilbao-Bizkaia Design & Creativity Council web orriak sari bat irabazi du Diseinu grafikoaren eta ikusizko komunikazioaren sektoreko Laus sariketa ospetsuan. Bilboko LIN3S enpresak garatu du espazioa.

Martxan da aplikazio mugikorrik onenak saritzeko GipuzkoAPPs txapelketaren 2. edizioa

Gipuzkoako Foru Aldundiak bultzatutako GipuzkoAPPs txapelketak ireki du hautagaitzak aurkezteko epea eta zabalik egongo da irailaren 18ra arte. Guztira 6.000 euro emango dira gipuzkoarrek edo Gipuzkoako enpresek garatutako aplikazio mugikor berrientzat.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke