Azken ordua! – IKTak

2014ko Ekaina 30,


Donostiarron Postontzia, onlineko zuzeneko kanala Udalarekin

Donostiako Udalan Donostiarron Postontiza aplizazioa jarri du martxan. Zerbitzu horri esker hirritarrak harremanetan jar daitezke udalarekin, eta intzidentziak, aipamenak edo udal jarduerei buruzko galderak bidali sakelakotizk, argarki geo-kokaturak erantsita.

Industria Ministerioak laguntza deialdi bat ireki du bideojokoen industriarentzat

Laguntza programa berri honek 38,5 milioi euro banatuko ditu diru-laguntzatan eta mailegutan 2014tik 2015era bitartean. Deialdiaren helburua da bideojokoen industria bultzatzea, eta epea zabalik egongo da uztailaren 10era arte

Spri .eus domeinuaren aitzindaria

Spri, enpresa-garapenerako euskal agentziak .eus domeinua du hemendik aurrera eta, honenbestez, .eus domeinua izango duten aitzindarien taldean dago

WheelsLand onlineko euskal katalogoak autoen hagunen Shazama sortuko du

WheelsLand onlineko hagun katalogo handiena da, existitzen diren marken %80 biltzen ditu eta baita ere 200 herrialdetako hainbat banatzaile. Orain app mugikor bat garatzen ari dira argazki baten bidez katalogoan dituzten ia 1.500 hagunetako edozein identifikatzeko. Zigor Zárraga, kataologoaren fundatzailea, Ideatecak antolatutako azken EmrenDay jardunaldian izan zen.

Zabalik dago V. hóPlay Nazioarteko Bideojoko Txapelketan izena emateko epea

AlhóndigaBilbao-k hóPlay txapelketa antolatzen du urteko bideojokorik onenak saritzeko, eta dagoeneko irekirik dago 2014ko ediziorako proiektuak aurkezteko epea. Epe hori zabalik egongo da irailaren 30era arte

Banka mugikorra %64 haziko da datozen urteetan

Pwc-k duela gutxi eginiko inkesta baten arabera, banka mugikorraren, onlineko zerbitzuen eta sare sozialen erabiltzaile kopurua nabarmen haziko da hemendik eta 2016ra. Bankuek erronka handi bat dute aurrez aurre: zerbitzu integratuak eskaintzea eta bezeroaren esperientzia hobetzea tresna digitalen bidez.

EAEko taxi-gidariak mugikorretarako aplikazioak erabiltzen hasi dira

Euskadiko elkarte garrantzitsuenetako taxi-gidariek mugikorrerako aplikazio berri bat abiarazi dute, zeinaren bidez eta teknologia mugikorren funtzionaltasunak aprobetxatuz, erabiltzaileek aukera dute taxi bat azkar eta erraz eskatzeko. Androiderako aplikazio hori ¡Quiero Taxi! deitzen da.

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke