Azken ordua! – Gizarte Berrikuntza

2014ko Iraila 22,


Ubiqarama, lurraldea mapeatzeko kode irekiko tresna

Irailaren 27an aurkeztuko dute Bilbon Ubiqarama proiektua, hiriko ibilbide berriak eta eduki digitaldun kartografiak sortzeko web plataforma eta aplikazio mugikorra. Topaketan tailer bat egingo dute tresna berria probatzeko.

Kazetari eta bloglariek sare sozialetan partekatzen dituzte Bioskola BBK-ko produktuekin prestatu dituzten errezetak

Nekazaritza ekologikoa eta laneratzea helburu duen Bioeskola BBK proiektuak bere fruta eta barazkien sustapen kanpaina orijinal bat plazaratu du. Zazpi kazetari eta bloglari produktu ekologikoekin prestatutako beren errezetak partekatzen ari dira sare sozialetan. Ekimen ireki bat da eta nahi duenak parte har dezake.

Tabakalerak Txirin-Gailu espazio mugikorra abiarazi du hiritarren jardueretarako

Txirin-Gailu kolektiboki diseinatu eta eraikitako gailu mugikor bat da, espazio publikoan jarduera sozio-kulturalak ostatatzen dituena. Tabakalerak bultzatutako proiektu hau martxan dago jadanik, eta Egiako erakunde eta auzotarrek erabil dezakete.

PEACEapp lehiaketan bideojokoak erabiliko dituzte gatazkak konpontzeko

Nazio Batuek PEACEapp lehiaketa jarri dute martxan, eta ekimen horren helburua da joko digitalak elkarrizketaren kultura eta bakea bultzatzeko tresna bezala erabiltzea gatazkak konpontzeko prozesuetan. Txapelketa honetako bazkide dira, besteak beste, GamesForChange eta MIT.

“Grupo 5” enpresak ekintzailetza sozialaren arloko Innova sariketa antolatu du

Zerbitzu sozialen kudeaketako “Grupo 5” enpresak G5 Innova sariketaren lehen edizioa aurkeztu du gizartearentzat onura bat sortzen duten proiektu ekintzaileentzat. Proposamenak aurkezteko epea urriaren 1ean irekiko da.

VotAndo, politikan zuzenean parte hartzeko tresna

VotAndo web eta sakelakorako aplikazio berri bat da, non erabiltzaileek aukera baitute Diputatuen Kongresuan eztabaidatzen diren proposamen legegileak kontsultatzeko eta iritzia emateko. Espazioaren helburua da parte-hartze handiagoa egon dadila erabaki publikoetan.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke