Azken ordua! – Gizarte Berrikuntza

2014ko Iraila 15,


Elhuyar Aholkularitzak berrikuntza soziala neurtzeko tresna bat aurkeztu du

Datorren irailaren 19an, Elhuyar Aholkularitzak “Nola egin eta eragin berrikuntza soziala?” jardunaldia antolatuko du Hernanin. Topaketan Elhuyar Fundazioak garatutako ikerketa proiektua aurkeztuko da: berrikuntza soziala neurtzeko tresna.

Euskadik Europako Mugikortasun Astearen 14. edizioa ospatuko du

Mugikortasun Astea irailaren 16tik 22ra antolatuko da EAEko hainbat udalerritan. Europa mailako hitzordu bat da eta bere helburua da oinezkoen mugikortasuna eta bizikletaren edo garraio publikoaren erabilera sustatzea. Aste osoan zehar kirol jarduerak, ibilbideak, hitzaldiak eta adin guztietarako jolasak egongo dira

BabyDuino ekimenak Hiritarren Berrikuntzako Laborategi Iberoamerikarrean parte hartuko du

Urte amaiera aldera antolatuko dute Hiritarren Berrikuntzako Laborategi Iberoamerikarra, non berrikuntza sozialeko proiektuak garatuko baitituzte modu kolaboratiboan. Social Sound estudioak sortutako BabyDuino ekimena da hautatutako 10 proiektuetako bat.

“Esto no es una escuela”, bidaia bat bizikletaz hezkuntza eredu desberdinen bila

Dianak, Diegok eta beren 2 urteko alaba Jarak, hainbat hiritako eskolak bisitatuko dituzte eredu pedagogiko alternatiboak, hots, tradizionalez bestelakoak ezagutzeko. “Esto no es una escuela” proiektua Europa eta AEBetan barrena ibili da eta orain Espainia zeharkatuko du

Elikaherria plataformak kanpaina bat jarri du abian Gazaren elikadura subiranotasuna sustatzeko

Gazak jasan dituen azken erasoen ondoren, ezin dira erabili nekazaritzarako lurren %45, ez eta arrantza ontzien %90. Ikusirik gazatarrek arrisku handia dutela elikadura krisi bat jasateko, Mundubat eta EHNE erakundeek kanpaina bat jarri dute abian GoteoEuskadi plataforman herri nekazariei baratzeak berreraikitzen laguntzeko.

Mapak eraldaketa tresna gisa erabiltzeko eskuliburua

Mapeatze kolektiboaren bidez posible da narrazio berriak egitea eta hiritarren parte-hartzea sustatzea proposamenen bilaketan. “Iconoclasistas”eko lantaldeak hainbat tailer egiten ditu era horretako praktikak bultzatzeko, eta baliabidez betetako eskuliburu bat kaleratu du prozesu horiek erreplikatu nahi dituztenentzat.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke