Azken ordua! – Gizarte Berrikuntza

2014ko Iraila 08,


Martxan da Inclusive Smart School, premia bereziak dituzten ikasleak integratzeko ikasgela

Ikasturte honetan lehenengo garapen eta integrazio ikasgela inauguratuko dute Donostiako Axular Lizeoa Ikastolan, EIC BBK zentroak bultzatutako Inclusive Smart School proiektuaren barruan. Espazio horrek teknologia berriak baliatuko ditu hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak eskolan integratu daitezen.

Nola kudeatzen du gazteriak bere nortasun digitala?

Gazteriaren Euskal Behatokiak “Nola sortzen eta kudeatzen du gazteriak bere nortasun digitala” ikastaroaren beste edizio bat antolatuko du hezitzaileentzat eta gazteekin lan egiten duten pertsonentzat. Irailaren amaieratik urriaren hasierara bitartean egingo da Bilbon.

Bilbon egingo da Urban Regeneration Forum ekitaldiaren lehen edizioa

Bizkaiko COAPV-en delegazioak kongresu bat antolatuko du irailaren 24tik 27ra hiri birsorkuntzari, espazio publikoari eta hirigintza eredu berriei buruz. Bestalde, ibilbide arkitektonikoak, erakusketak eta hiriari lotutako zinema ziklo bat ere egingo dituzte hil osoan zehar.

Medialab-Prado-k datuen kazetaritzako tailer bat antolatu du diru publikoa ardatz harturik

Medialab-Prado Madrid erakundeko Datuen Kazetaritzako taldeak laster egingo du bere urteroko tailerraren bigarren edizioa, non datuetan oinarritutako kazetaritzako ikerketa-lanak garatuko baitituzte. Proposamenak aurkezteko epea zabalik egongo da irailaren 24ra arte

Crowdfundingeko proiektu batean parte hartzeko arrazoiak

Crowdfundinga gero eta hedatuago dago proiektu independenteentzat finantzaketa lortzeko bide bezala. Azterlan batek azaltzen ditu zeintzuk diren honelako ekimenei ekarpen ekonomikoak egiteko arrazoiak.

Hondakinak objektu baliagarri bihurtzeko errezetak bilatzen ditu Rehogar ekimenak

“Makeatuvida” kultur elkarteak hondakinak objektu baliagarri bihurtzea proposatzen du sormen kolektiboa abiapuntutzat hartuta. Urrian beren urteroko Rehogar erakusketa egingo dute Valentzian, eta deialdia zabalik dago birziklapenean oinarritutako altzari eta osagarrientzako proposamenak bidali nahi dituztenentzat.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke