Azken ordua! – Gizarte Berrikuntza

2014ko Iraila 01,


“Gazte Solidarioentzako Bilboko Udal Etxebizitzak” programaren 5. deialdia

Euskal Herriko Unibertsitateak ematen duen laguntza hau UPV/EHUko Bizkaiko campusean gradu-ondokoak egiten ari diren ikasleei zuzenduta dago, baldin eta 35 urte baino gutxiago badituzte eta proiektu komunitarioetan edo zailtasunak dituzten kolektiboei laguntzeko ekintzetan parte hartu nahi badute. Eskaerak irailaren 20ra arte aurkeztu ahalko dira.

Enplegua, “Salón sin Barreras” ekimenaren 5. edizioko ardatza

“Salón sin Barreras” ekitaldia Bilbon egingo dute urriaren 17tik 19ra bitartean eta bertan bereziki landuko dute ezintasunak dituzten pertsonen laneko integrazioa. Era berean, autonomia, irisgarritasun, parte-hartze eta bizi kalitate alorretako azken nobedadeak aurkeztuko dituzte.

Telefónica-k “Gizarteratzeko berrikuntza” sarituko du

“Innovación para la inclusión” (gizarteratzeko berrikuntza) “Telefónica Ability Awards” sariketako kategoria berria izango da. Parte hartzeko deialdia zabalik egongo da irailaren 17ra arte eta sail honetan parte har dezakete ezgaitasunak dituzten pertsonentzat, menpekoentzat edo gaixo kronikoentzat konponbideak planteatzen dituzten proiektu teknologikoek

Birgaitze sostengarriaren aldeko apustua Euskadin

13 proiektu arkitektonikok “Ingurumen Bikaintasunaren Kasu Praktikoak eraikuntza eta birgaitze sostengarrian” izendapena jaso dute Eusko Jaurlaritzaren eskutik.

Europako GKEek eko-diseinua sustatzen dute

“Cool products for a cool planet” izeneko kanpainak helburutzat dauka legeria erkide bat aplikatzea fabrikatzaileek ingurumenarentzat hain kaltegarriak ez diren produktuak diseinatu ditzaten. Eko-diseinu hori aplikatuko litzateke gure garbigailu, plater-garbigailu, hozkailu, ordenagailu, lehorgailu edo telebistetan

Naukas Bilbao 2014 jardunaldien IV. edizioa

Zientzia, eszeptizismoa eta umorea” doako jardunaldiak irailaren 26 eta 27an egingo dituzte UPV/EHUko Paraninfoan, Bilbon

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke