Azken ordua! – Gizarte Berrikuntza

2014ko Abuztua 25,


“Maker Biziraupen Eskuliburua”, fabrikazio digitalaren arloko “egizu zerorrek” mugimendua

Makespace Madrid komunitateak fabrikazio digitaleko teknologiak eta teknologia irekiak lantzen ditu gure ideiak proiektu ukigarri eta baliagarri bihurtzeko. Oraintsu liburu bat editatu du norbere eskuekin gauzak eraikitzeko truku eta argibideekin.

Zabalik dago Gobernu Irekia beken deialdia

Laguntza hauek hainbat arlotako prestakuntza eta espezializazioa bultzatuko dituzte: ziber-kazetaritza, kazetaritza digitala eta parte-hartze hiritarra adibidez. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzaren “Irekia” proiektuaren baitan software libreko Informazio eta Komunikazio Teknologiak garatzea du helburu.

“Har etxea”, hiritarren parte-hartzerako proiektu nomada

“Har etxe” forma duen egitura arin bat da, herriz herri instalatzen dena, askotariko jarduerak har ditzake barnean eta zalantzan jartzen ditu espazio publikoaren orain arteko erabilpenak.

Europako Batzordeak “ekintzailetza sozialeko” estandar berri bat aurkeztu du

Tresna berri hau erabiliz enpresek gizartean duten inpaktua neurtu nahi dute, gero datu horiek erabil ditzaten sektore publikoko inbertsiogile eta finantzatzaileekiko harremanetan.

Zabalik dago berriz Madrid Laboratorio Urbano tailerrean parte hartzeko deialdia

Madrid Laboratorio Urbano tailerreko proiektuek hainbat gai aztertzen dituzte, hala nola “prokomuna”, ekintza politikorako forma espazial berriak edo kultura digitalak hiriaren eboluzioan duen tokia. Orain proiektu horietarako parte-hartzaile bila dabiltza.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke