Azken ordua! – Gizarte Berrikuntza

2014ko Abuztua 19,


Europako Batzordeak ekimen bat aurkeztu du ETEetan negozio berderako aukerak sustatzeko

“Ekintza Berderako Planaren” helburua da enpresa txiki eta ertainek etekina ateratzea ekonomia berdeagora –karbono gutxiko eta baliabideak modu eraginkorrean erabiltzean oinarritzen den ekonomiara– aldatzeak eskaintzen dituen negozio aukerei.

Enpresen gizarte erantzukizunaren inguruko sare berria hirugarren sektorean

Hirugarren Sektorearen Jasangarritasunerako Sarea” duela hilabete sortu zen, eta jada 13 gizarte erakunde biltzen ditu bere baitan. Erakunde horiek, beren kudeaketa hobetzeko, jasangarritasunaren eta gizarte erantzukizunaren adierazleak lantzen jardungo dute

Enpresen Eko-berrikuntzarako Europako Programa

Eneco 2 Europako programa ekonomiaren eta ingurumenaren arteko harremana hobetzeko sortua da. Programa horren barruan badira Frantziako enpresak, adibidez Akitania edo Midi-Pyrénées eskualdeetakoak, eta baita Espainiakoak ere, horien artean Nafarroa, Errioxa eta Aragoikoak

“CreActiva” sortu da, gizarte arloan ekintzailetza eta berrikuntza sustatzeko sarea

Proiektuak nazio mailan sare bat osatzea du xede, gizarte ekintzailetza eta gizarte berrikuntzaren alde hainbat gizarte erakunde, enpresa, administrazio eta hezkuntza erakundek egiten dituzten ahaleginak sustatu eta batuko dituena.

Har-Eman elkarteak bere web-sare soziala aurkeztu du, eta, Tecnaliaren babesari esker, azterketa bat kaleratu du

Har-Eman elkarteak, bere plataforma berriaz baliatuz, txostena argitaratu du minusbaliotasun soziala duten pertsonen kolektiboaren garrantzia aldarrikatzeko, giza nahiz gizarte aberastasuna sortzen duten eragileak diren aldetik.

Dirua biltzeko beste eredu bat GKEentzat

“Minuto Solidario” helburu honekin sortu da: bere proiektuan parte hartzen duten gobernuz kanpoko erakundeen kanpainetara bideraturiko dirua biltzeko beste eredu bat bilakatzea.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke