Azken ordua! – Gizarte Berrikuntza

2014ko Uztaila 28,


Conexiones Improbables proiektua Latinoamerikara zabaldu da

Conexiones Improbables ekimenaren helburua da berrikuntza sortzea sortzaile eta enpresen arteko lankidetzaren bidez, eta proiektu eredu hori nazioartean zabaltzen ari da. Akordioak lortu dituzte Brasilen, Txilen, Ekuadorren eta Mexikon, eta dagoeneko esperientzia pilotuak jarri dituzte martxan tokiko antolakundeekin.

Girl Geek Academy ekimenak aplikazioak sortzen irakatsiko die milioi bat emakumeri

Lau emakumezko teknologok Girl Geek Academy ekimena jarri dute martxan Melbournen, helburutzat harturik teknologiekiko interesa duen emakume kopurua ugaritzea. Workshop, hackatoi eta onlineko ikastaroak antolatuz programatzen eta teknologiaren esparruan ekintzaile izaten irakatsiko diete emakumeei.

“Global Training 2014” programak nazioarteko praktika profesionalak eskaintzen ditu

Eusko Jaurlaritzaren “Global Training 2014” programak 300 beka baino gehiago banatuko ditu Unibertsitate edo Lanbide Heziketa titulua duten gazteen artean, beren profil profesionala zabaldu dezaten atzerriko enpresetan. Izena emateko epea zabalik dago uztailaren 28ra arte.

Zer egin dezakeen xaboi pastilla batek haurren heriotzak murrizteko

Ipar Amerikako Global Soap Project ekimenak helburu bikoitza du: hondakinak murriztea eta lurralde azpigaratuetako osasuna hobetzea. Proiektuak erabilitako xaboi pastillak jasotzen ditu hoteletan eta birziklatu egiten ditu mundu osoko higiene programetarako

Diversity, ezintasuna duten pertsonek kudeatutako taberna

Ezintasunak dituzten zortzi lagunek kudeatzen dute Lantegi Batuak elkarteak Bilboko hirigunean ireki duen ostalaritzako establezimendua. Proiektu hori erakundeko estrategiaren barruan sartzen da, zeinak helburutzat baitauka sektore berrietara iristea eta kolektibo honek lanerako dituen gaitasunak erakustea

eCreative ekimenak lehiaketa bat abiarazi du turismoarekin eta sare sozialekin lotutako aplikazioentzat

Europeana Creative Project ekimenak ideientzako deialdi berri bat deitu du Europako kultur ondare digitalizatua berrerabiltzeko, weberako nahiz mugikorrentzako aplikazioak sortuz sare sozialen eta turismoaren esparruetan. Irabazleak hazkuntza prozesu batean sartuko dira ideia merkaturatzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke