Azken ordua! – Gizarte Berrikuntza

2014ko Uztaila 21,


Martxan da Gazte Solidarioentzako Bilboko Udal Etxebizitzen deialdia

UPV/EHUk eta Deustuko Unibertsitateak gradu-ondoko ikasleei zuzendutako programa horren beste deialdi bat antolatu dute. Ekimen honen bidez alokairu partekatuko pisuak prezio sinbolikoan eskaintzen zaizkie gazteei auzoko proiektu komunitarioetan laguntzearen truke

Demokraziarako hedabide berrien aukerak eta ziurgabetasunak

Telefónica Fundazioaren Telos aldizkariko azken aleak aztertu du zein aldaketa eragin dituzten Interneteko hedabide sozialek demokrazian eta erakunde publikoetan. Hainbat autoreren artikuluen bidez azaltzen ditu hiritarren parte-hartze modu berriak, hedabide sozialen inpaktua eta kazetaritzaren paper berria.

Portugaleteko neska-mutilek plaza bat diseinatu dute beren hirirako

8 eta 11 urte bitarteko 23 haurrek Jolasplaza izeneko prozesu parte-hartzailean lan egin dute, hiriko plaza batean berentzat izango den jolas eremu bat elkarrekin diseinatzeko. Portugaleteko Udaleko Hiritarren Parte-hartze eta Berrikuntza Sozialeko Eremuak bultzatu du proiektua

Zorrozaurren egingo den Bilbao Mini Maker Faire ekimena maker eta asmatzailez bete da

Artiach gaileten fabrika zaharrak ostatatu du Bilbao Mini Maker Faire ekimenaren bigarren edizioa, non 60tik gora antolakundek eta ehun maker inguruk teknologia sortzaileen potentziala erakutsi baitute. Jaialdian zehar hamar workshop antolatu dituzte publiko guztientzat.

Bilboko liburutegien artxibo digitala Europeana sarean sartu da

Europeana funts digitalak, Europako kultur ondarea hedatzeko sortu zenak, bere baitan hartzen ditu Bilboko Liburutegi Digitalaren dokumentuak, hau da, hiriko Udal Liburutegien Sareko artxibo digital osoa. Liburuak, partiturak eta tokiko argitalpenak dira dagoeneko sarean eskuragai daudenak, edozein tokitan deskargatu eta berrerabiltzeko.

Lurraldea airetik mapeatuz Do It Yourself kameren bidez

Public Lab sare-komunitateak kostu baxuko teknologien erabilpena sustatzen du airetik inguruaren argazkiak egiteko. Bere helburua da kutsadura monitorizatzeko eta lurraldeari buruzko ikerketak egiteko baliagarri izan daitezkeen mapak sortzea. Bilbon ekintza bat egin zuten Deustuko kanaleko lanak argazkitan islatzeko.

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke