Azken ordua! – Gizarte Berrikuntza

2014ko Uztaila 14,


Lurzorua okupatuz, espazio hutsetan esku-hartzeko tailerra

Tabakalera eta NEKaTOENEa erakundeen egoitza artistikoen programaren barruan, uztailak 17 eta 18an artista, irakasle, ikasle eta ikerlariei zuzendutako “Lurzorua okupatuz” tailerra antolatuko da. Topaketa horretan hiriko espazio huts bat aukeratuko dute esku-hartze artistiko bat egiteko.

CitizenMe ekimenak prezioa jarriko die Interneten partekatzen diren datuei

CitizenMe aplikazio mugikor berriaren bitartez erabiltzaileek sare sozialetan partekatzen den informazio pertsonala kontrolatu dezakete, eta, horrez gain, pribatutasun terminoak kudeatu eta mundu digitalean erakusten duten nortasuna ikus dezakete. Etorkizunari begira, asmoa da erabiltzaileek irabaziak atera diezazkietela beren datuei.

“¿Dónde van mis impuestos?” plataformak bertsio berri bat jarri du abian aurrekontuak ulertzeko

Hiritarren Civio Fundazioak “¿Dónde van mis impuestos?” plataforma berritu du, aurrerantzean errazago ikus dadin zertan gastatzen duten denon dirua gobernu zentralak eta autonomia erkidegoek. Kudeaketa publiko gardenagoa lortzea du helburu tresna horrek.

Donostiak jaialdi bat ostatatuko du, hiriko espazioa berreskuratzea helburu duten birziklapen tailerrekin, merkatu txikiekin eta musikarekin

Kutxa Kultur Hiriaren aurtengo edizioa uztailak 12 eta 13an egingo da Donostian. Hiriko jaialdi horrek aldi-baterako erabilpen berriak ematen dizkie hiriguneko kaleei, jarduera ludikoak, kontzertuak eta sortzaile independenteen merkatuak antolatuz. Haurrentzako birziklapen eta arkitektura tailerrak ere egingo dituzte.

Tecnaliak eta APTES-ek I+G+B-ren inpaktu soziala ebaluatzen duen tresna bat sortu dute

Tecnalia Research & Innovation eta APTESek tresna berri bat garatu dute edozein enpresa edo erakundetako I+G+B proiektuek gizartean duten eragina neurtzeko. 13 antolakundek beren proiektuetan aplikatu dute testa sei hilabetez, eta eskuragarri dago onlineko auto-ebaluaketak egiteko.

Berrikuntza sozial digitalaren joerak: crowd, hardware irekia eta hiritarren laborategiak

Digital Social Innovation Europar Batzordeak bultzatutako ikerketa proiektu bat da, zeinaren helburua baita inpaktu soziala lortzeko teknologia digitalak darabiltzaten ekimenak sustatzea. Proiektuak Nesta agentzia britainiarrak identifikatutako 11 joeretan oinarrituta daude.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke