Azken ordua! – Gizarte Berrikuntza

2014ko Uztaila 07,


Scanner Ibiltaria proiektuak geldialdi bat egin du edukien digitalizazioko ekimenak erakusteko

Tabakaleraren eskaner ibiltariak, hiritarrak ondarearen sorkuntzan eta zabalkundean parte hartzera bultzatzea helburu duen proiektuak, jardunaldi batzuk antolatu ditu uztailaren 7ik 9ra orain arte garatu diren ekimenak ezagutarazteko. Liburutegi komunitario digitalen proiektuak ere aurkeztuko dira.

ECFk deialdi berri bat plazaratu du espazio publikoari itxura berria emango dioten ideiak biltzeko

European Cultural Foundation-ek deialdi bat ireki du proposamen berritzaileak biltzeko, proposamen horien helburua delarik espazio publikoa birdefinitzea sektore desberdinen artean. Epea irekirik dago uztailaren 15etik, eta hautatutako 25 ideiek I+G-ko bekak jasoko dituzte beren garapenerako.

Arkitekturak hesiak sortzen ditu baita ere ezgaitasun intelektuala dutenentzat

Aragoiko San Jorge Unibertsitateko ikasle talde batek “Arquitectura y discapacidad intelectual, momentos de coincidencia” ikerlana argitaratu du. Ikerlan horrek ezgaitasun intelektualak dituzten pertsonen hesi arkiteknikoak aztertzen ditu, eta bere helburua da tresna hezitzaile bihurtzea irisgarritasun unibertsala sustatzeko

Bizkaiak gida bat aurkeztu du gazteentzako programa europarretara sartzen laguntzeko

Bizkaiko Foru Aldundiak “Gaztedi Bizkaia Europa” argitaratu du. “Gaztedi Bizkaia Europa” tokiko erakundeei zuzendutako gida bat da eta bere helburua da EB 2014-2020 estrategiaren barruko Europako programak ezagutaraztea.

Crowdsasuna 2014 kanpainako osasun arloko 5 berrikuntza proiektuek finantzaketa lortu dute

Ehunka kolaboratzailek crowdfunding bidez eginiko ekarpenei esker, Crowdsasuna kanpainaren bigarren edizioak finantzaketa lortu du aurkeztu diren proiektu guztientzat. Innobasquek eta GoteoEuskadik sustatu dute kanpaina hori osasun arloko proiektu berritzaileak sustatzeko

VIII. Elikaduraren Gizarte Topaketan tokiko famili nekazaritzaren garrantzia nabarmendu dute

Ekainaren 26an Elikaduraren Gizarte Topaketaren zortzigarren edizioa egin zen Arkauteko nekazaritza eta elikadura campusean. Topaketa hori elikadura ekoizteko sistemak hiritarrei hurbiltzeko jardunaldi bat da. Nekazaritza ekologikoko proiektu berritzaileak aurkeztu ziren eta Slow Food mugimenduak Zaporearen Laborategia izeneko tailerra eskaini zuen.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke