Azken ordua! – Enpresa Eraldaketa

2014ko Iraila 22,


Confebaskek euskal enpresei dimentsio berri bat emateko premia aztertu du klusterrekin batera

Euskal Entrepesarien Konfederakuntza (Confebask) euskal kluster eta aurrekluster nagusiekin batzartu da, patronalak ezinbestekotzat jotzen duen euskal enpresei eman beharreko bultzadan sakontzeko.

Eiken-ek telebista-formatuen nazioarteko pitching bat antolatu du Innova Basque Audiovisual-en eskutik

EiTB Taldeak eta Eiken konpainiak Innova Basque Audiovisual delako ekimenaren III. edizioa abiarazi dute Eusko Jaurlaritzaren babespean, ikusentzunezkoen arloko euskal ekoiztetxeen proiektuak nazioarteko merkatuetara zabaltzen laguntzeko asmoz.

Lantek enpresak 15.000 bezero baino gehiago lortu eta mundu mailako lidergoa egiaztatu du

Lantek euskal konpainiak 15.000 bezero baino gehiago izatea lortu du, eta etorkizuneko helburuen artean, salmenta-bolumen osoa %20 gehitu eta nazioarteko merkatuetan duen presentzia indartzea espero du, metalgintza eta makina-erreminta arloetarako software-soluzioen garapen eta merkaturatzean duen mundu mailako lidergoa kontsolidatzeko asmoz.

Acha Taldeko enpresek karbono-arrastoa gutxitu dute bidaiariak garraiatzeko zerbitzuetan

Acha Movilidad Taldeak Compañía de Autobuses Vascongados eta Encartaciones konpainietan karbono-dioxidoaren (CO2) isurketak %20 murriztea lortu du 2013an, errepide bidezko garraio-jardueretan –batez ere Euskadin– garatu dituen ingurumen-politikei esker.

Teknologia Parkeek eta LHko Ikastegi Publikoek lankidetza hitzarmena sinatu dute

Euskadiko Teknologia Parkeek eta Ikaslan Euskadiko Lanbide-Heziketako Ikastegi Publikoen Sareak esparruko lankidetza-hitzarmena sinatu dute gaur goizean, enpresa munduaren eta lanbide-heziketaren arteko esparru berri baten oinarriak finkatzeko.

Pasaban, IK4-TEKNIKERen erakunde laguntzaile berria

Papera eta kartoia prozesatzeko teknologia handiko makinen fabrikazioan espezializatuta dagoen Pasaban enpresa gipuzkoarrak hitzarmen bat sinatu du IK4-TEKNIKERekin, zentro teknologiko honen erakunde laguntzailea bihurtzeko asmoz

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke