Azken ordua! – Enpresa Eraldaketa

2014ko Iraila 15,


Comprendedor saria deitu dute, ekintzaileei erosketa-sailetarako sarbidea errazteko asmoz

Empresa y Sociedad Fundazioak eta CPOnet-ek Comprendedor Saria deitu dute, mota guztietako erakundeen erosketetan aldaketak bultzatu eta ekintzaileei hornitzaile berritzaile gisa jarduteko aukera errazteko asmoz.

IK4-TEKNIKERek jardunaldi bat bultzatu du ETE berritzaileei Administrazioarekin kontratatzen laguntzeko

Administrazio Zentralarekin Gobernuak enpresa berritzaileentzat diseinatu duen lehentasunezko baldintzetan kontratatu edota jarduera berritzaileagatik Gizarte-Segurantzako kuoten murrizpenaz profitatu nahian dabiltzan euskal enpresa txiki eta ertainek (ETE) bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzte jarraitu beharreko pausoak, Eibarko Udalak, IK4-TEKNIKERen lankidetzaz, irailaren 18an antolatuko duen jardunaldian.

Asociación para el Progreso de la Dirección elkarteak eta IK4k I+G+b-aren errealitatea hurbilduko diete euskal ETEi

Asociación para el Progreso de la Dirección (APD) elkarteak eta IK4 Aliantzak “I+G+b-a desmitifikatuz” izenburuko jardunaldia antolatu dute, I+G+b-a euskal enpresa txiki eta ertainei (ETE) hurbildu eta garapen teknologikoa etorkizunarekiko kezka eta ikuspegia duen edozein enpresaren esku dagoela frogatzeko asmoz.

Oinarrik emakume enpresari eta ekintzaileei emandako abalen kostu finantzarioak hobarituko ditu

Oinarri elkarren bermerako sozietateak ntzako abalak emateko azterketen komisio-kostuak hobaritzea ahalbidetzen duen laguntza-ildo berri bat ireki du

Orkestrak eta Ingeniaritzako Errege Akademiak “Energia, Ingeniaritza eta Industria” delako jardunaldia antolatu dute

Deutuko Unibertsitateari atxikitako Orkestra Lehiakortasunerako Euskal Institutuko Energia Katedrak eta Ingeniaritzako Errege Akademiak (RAI) “Energia, Ingeniaritza eta Industria” izenburuko jardunaldia antolatuko dute urriaren 8an, Deustuko Unibertsitatearen Bilboko campuseko CRAI Eraikinean.

Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektore aukeratu dute

Vicente Atxa, duela zortzi urtez geroztik Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoko zuzendaria dena, unibertsitateko errektore karguaz jabetuko da 2015eko urtarriletik aurrera.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke