Azken ordua! – Enpresa Eraldaketa

2014ko Iraila 08,


Eusko Jaurlaritzaren bultzada berria enpresen lehiakortasuna hobetzeko

Irailaren 30ean amaitzen da epea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak Lehiabide Programaren baitan banatzen dituen 2 milioi euroak eskuratzeko. Euskal enpresei zuzendutako ekimena da eta helburua du lehiakortasuna hobetzen laguntzea ingurune globalean.

Abian da DIig Eat All, elikadura arloko startup-ak azeleratzeko mundu mailako lehenengo programa

Elikadura arloko startup-ak azeleratzeko mundu mailko lehen programa abiatu da, lau kontinentetako 11 enpresaren parte-hartzeaz. Elikadura eta teknologia sektorearekin lotutako enpresa horiek elkarrekin izango dira Basque Culinary Centerren ondorengo bost asteetan.

Mondragoneko BACek E3! ekimena abiarazi du Debagoienean ekintzailetza sustatzeko

Mondragoneko Business Acceleration Centerrek Etorkizuna Elkarrekin Eraikiz! (E3!) delako ekimena abiarazi du, 10 enpresa kooperatiboren partaidetzaz, Debagoieneko gazteei ekintzailetza-proiektu egituratu bat garatzen laguntzeko asmoz.

Euskaldunan egingo da irailaren 24tik 26ra bitartean Stirling teknologiari buruzko Nazioarteko XVI. Biltzarra

Etxean energia sortu eta eraginkortasunez erabiltzeko produktuei buruzko ikerketa eta garapena bultzatzea xede duen Stirling Zentroa euskal bikaintasun-zentroak eta Mondragon Componentes-ek Stirling teknologiari buruzko Nazioarteko 16. Biltzarra antolatuko dute Bilboko Euskalduna Jauregian, irailaren 24an, 25ean eta 26an

Soraluce eta Danobat enpresek beren azken produktuak aurkeztuko dituzte irailean, Chicagoko IMTS azokan

SORALUCE eta DANOBAT enpresek material konposatuaz egindako pieza estrukturalen artezketa, torneaketa, fresaketa, mandrinaketa eta fabrikazioarekin lotutako beren azken produktuak aurkeztuko dituzte irailean , Chicagoko International Manufacturing Technology Show (IMTS) nazioarteko azokan.

Tecnaliak teknologia enpresaren hazkunde-estrategiatzat aztertzeko jardunaldi bat antolatu du

Tecnalia Korporazio Teknologikoak enpresetan teknologia txertatzea hazkunde-estrategiatzat aztertzeko doako jardunaldia antolatuko du irailaren 30ean erakundearen egoitzan.

Transitia Rail, bidaiarien garraioa kudeatzeko hautagai, Renferen monopolioa deuseztatzen denerako

La empresa vasca Transitia Rail euskal enpresak tren bidez bidaiarien garraioa kudeatzeko interesa azaldu du, Renferen monopolioa hausten denerako.

Donostiako enpresa berri batek euskal eskoletan prestatutako sukaldariburuak bidaltzen ditu Londresko jatetxeetara

Marta Roldan eta Eugene Du Toit ekintzaileek Chefs for London izeneko enpresa sortu berri dute Donostian, Basque Culinary Center bezalako euskal sukaldaritza-eskoletatik ateratako gazteak talentuko langileen bila dabiltzan Londresko jatetxe ezagunekin harremanetan jartzeko asmoz

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke