Azken ordua! – Enpresa Eraldaketa

2014ko Abuztua 25,


BC3, Klima-Aldaketaren inguruko ekonomian eta politikan eragin handiena duen munduko bigarren Think Tank-a

BC3 (Basque Centre for Climate Change) zentroak bigarren postua lortu du klima-aldaketaren inguruko Think Tank-en Munduko Sailkapenean, arlo horrekin zerikusia duten ekonomia eta politika kontuetan lan egiten duten 293 erakunde publiko eta pribaturi aurrea hartuz.

Bilbon egingo da azaroan BIBE, bizikletaren munduari buruzko lehenengo euskal azoka

Bizikletaren munduari buruzko lehenengo euskal azoka azaroaren 28tik 30era bitartean egingo da Bilbao Exhibition Centerren (BEC), 20.000 pertsona inguru erakartzeko aurreikuspenaz.

Datik enpresak autobusak gidatzearen eraginkortasuna hobetzeko sistema bat garatu du Dbus konpainiarako

Dbus Donostiako hiri-barruko autobus konpainiak, Irizar Taldeko Datik enpresak flotaren energia-eraginkortasuna hobetzeko garatu duen sistema berritzaile bat instalatu du bere autobusetan.

Arkigreen arkitektura-estudioak On Ekin enpresa-asmoen lehiaketako lehen saria lortu du

Ekingunek antolatutako On Ekin enpresa-asmo eta proiektuen lehiaketako saria, energia-eraginkortasuna xede duen Arkigreen arkitektura-estudio sortu berriak irabazi du. Enpresa hau txiki-txikitatik elkar ezagutzen duten hiru lagunek osatzen dute: Nagore Fernandez, Jon Benitez eta Iñigo Retegi.

Fagor Automation-ek %90eko esportazio-bolumena lortu du

Fagor Automation-ek marka berri bat lortu du atzerriko salmentetan, enpresaren salmenta-bolumen osoaren %90era iritsi direlarik. Errekor berri horretarako, giltzarrizkoa izan da I+G+b-an egindako inbertsioa eta merkataritza-sarea handitu izana, konpainiak berak azaldu duenez.

Petronorrek biofindegi gisa lehen pausoak eman eta giza-kontsumorako ez den palma-olioa prozesatuko du

Petronor palma-olioa prozesatzen hasiko da diesela fabrikatzeko unitateetan, eta horrenbestez, lehenengo pausoak emango ditu biofindegi gisa. Aurreikuspenen arabera, jarduera honen bidez, Petronor bost milioi litro palma-olio prozesatzera iritsiko da.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke