Azken ordua! – Enpresa Eraldaketa

2014ko Abuztua 20,


Ibermaticak errepide bidezko garraioa kudeatzeko bere lehen tresna ezarri du Bidasoa Garraioak enpresan

Ibermatica konpainiak errepide bidezko merkantzia garraioa kudeatzeko lehenengo tresna espezifikoa merkaturatu du. Bidasoa Garraioak enpresarentzat propio diseinatutako ‘IB Logistic’ deritzon kudeaketa-software honek teknologia modernizatu eta kudeaketa optimizatzea ahalbidetuko dio enpresa honi.

Lazpiur-ek galdaketari buruzko bere ezaguerak aurkeztu ditu sektoreko fororik garrantzitsuenean

Lazpiur enpresa izan zen, berrikitan Berlinen antolatutako International Forging Congress (IFC) delakoan –galdaketaren arloko mundu osoko foro nagusia– txostengile gisa parte hartzeko aukeratutako erakundeetako bat. Sektoreko eragile nagusiak partaide izan zituen jarduera honetan, euskal enpresak ‘Tresneriako erremintak mekanizatzeko joerak’ deritzon txostena aurkeztu duen.

Bilbon egingo da APDko zuzendaritzakideen estatuko hirugarren biltzarra

Zuzendaritzaren Aurrerabiderako Elkarteak (APD) zuzendaritzakideen Estatu mailako hirugarren biltzarra egingo du Bilbon, urriaren 30ean eta 31n. Euskalduna Jauregian antolatuko den topaketa honek 2.000 zuzendaritzakide inguru elkartuko ditu, ‘Berrindustrializatzea irabazteko’ izenburupean.

Boletus saritu dute inbertsiogileei eragindako erakargarritasunagatik

Mugikorren erabiltzaileei inguruko establezimenduetako eskaintzak helarazten dizkien Boletus plataformak inbertsiogileek banatzen duten proiektu erakargarrienaren saria jaso berri du Bilbon, enpresa sortu berriei laguntzea xede duten IE Venture Network sarien azken edizioan.

EDPek eta Cebek-en Bizkaiko enpresen eraginkortasuna hobetzeko akordioa sinatu dute

EDP enpresak eta Bizkaiko Enpresarien Konfederazioak (Cebek) akordio bat sinatu berri dute, Bizkaiko enpresetan energia-eraginkortasunarekin lotutako proiektuak gauzatzeko. Hitzarmen honen helburu nagusia, energiaren kostuak murriztu eta konpainien lehiakortasuna handitzea da.

Midatech Biogunek laborategiak birmoldatu ditu minbiziaren aurkako nanopartikulak esterilitate baldintzetan ekoitzi ahal izateko

Midatech Biogune enpresa laborategiak birmoldatzen ari da, tratamendu onkologikoetan erabili beharreko nanopartikulak aseptikotasun-baldintzetan ekoitzi ahal izateko. Bizkaiko Teknologia Parkean kokatutako konpainia bioteknologikoak irailean inauguratuko ditu instalazio berriak, egokitze-lanetan 1,2 milioi euro inbertitu ondoren

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke