Azken ordua! – Enpresa Eraldaketa

2014ko Uztaila 28,


Aviak langilerik gabeko hornitegi automatikoen eredu berri bat abiarazi du

Esergui euskal taldeak gasolindegi-eredu berri bat diseinatu du Avia sarerako, erabat automatizatu eta interkonektatua, autonomoa eta lanbile-premiarik ez duena, eta horren bidez, zerbitzu hobea eskaini ahal izango zaie berezoei, funtzionamendu-gastuak murriztuz

Bankinterrek Adegiko enpresak finantzatuko ditu 100 milioi eurorekin eta lehentasunezko baldintzetan

Adegi patronal gipuzkoarrak akordio bat sinatu du Bankinter finantza-erakundearekin, elkarteko enpresei 100 milioi eurotik gorako guztizko bolumena duten kreditu-lerroak lehentasunezko baldintzetan eskaintzeko.

Bost eta DYFA Hegan euskal aeronautika klusterrean sartu dira

Bost eta DYFA euskal konpainiak Hegan Aeronautika eta Espazioko Kluster Elkartean sartu dira, aeronautika sektorean duten posizioa indartu, ospe eta izen handiko hornitzailetzat ezagutzera eman eta sektoreko proiektu berrietara iristeko asmoz.

Eusko Jaurlaritzak 5 milioi euroko funtsa sortu du ekintzailetza bultzatzeko

Eusko Jaurlaritzak 5 milioi euroko funtsa jarriko du ekintzaileen esku, enpresa-asmo berriak kontsolidatzeko. Ekimen hau, enpresei hasierako zailtasunak gainditzen laguntzea xede duen Jarduera Ekintzaileari Laguntzeko Planaren barruan gauzatu da.

FPK invierte 6,5 millones en Bizkaia en ampliar sus instalaciones productivas

Mondragon Taldeari atxikitako FPK Lightweight Technologies konpainiak 6,5 milioi gastatu berri ditu Zamudion (Bizkaia) duen lantegian, bi ekoizpen-lerro berri sortu eta hazkundeari jarraipena emateko.

Gestamp-ek AICen kokatuko du Prestakuntza Teknologikoko Zentro Globala

Ibilgailuetarako osagaien diseinuan, garapenean eta fabrikazioan diharduen Gestamp konpainia bizkaitarrak AIC-Automotive Intelligence Center delakoan kokatuko du, 2015ean, Prestakuntza Teknologikoko Zentro Global berria.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke