Azken ordua! – Enpresa Eraldaketa

2014ko Uztaila 21,


Coonic-ek Estatuan hazten jarraitzearen alde egin du, bezeroengana hurbiltzeko

Eduki digitaletan, komunikazioan eta webean espezializatuta dagoen Coonic konpainiak Estatu barruko lurralde-garapenean aurrera egiten jarraitzea erabaki du, eta bere hurrengo helburua Bartzelonan bulegoa irekitzea izan liteke, Estrategia Empresarialek jakinarazi duenez.

SSI Taldeak Latinoamerikara eramango du I+G+b arloan bildutako ezagutza

27 urtez Bizkaiko Lurraldeko beharrizan soziosanitarioak estaltzen jardun ondoren, SSI Taldeak I+G+b arloan bildu duen ezagutza Latinoamerikara transferitzeko erabaki estrategikoa hartu du, Estrategia Empresarialek jakinarazi duenez.

Arabako Teknologia Parkeak eta lurraldeko enpresariek lankidetza-hitzarmena sinatu dute

Arabako Teknologia Parkeak eta SEA Arabako Enpresariak patronalak bi erakundeen arteko elkarlanerako eta lankidetzarako esparrua finkatzen duen hitzarmena sinatu dute.

Hetelek eta Tecnaliak hitzarmena sinatu dute LHaren arloko proiektu berritzaileak bultzatzeko

HETEL Euskadiko gizarte-ekimenezko Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkarteak eta TECNALIA ikerketa zentroak hitzarmena sinatu dute, Lanbide-Heziketaren arloan bi erakundeen arteko lankidetza-esparrua finkatu eta, elkarlaneko jarduera eta proiektuen bitartez, enpresa txiki eta ertainetan nahiz mikroenpresa industrialetan berrikuntza bultzatzeko asmoz.

Irizarrek %100 elektrikoa den lehenengo autobusa helarazi dio Donostiako autobus-flotari

Donostiak, Irizarrek oso-osorik Estatuan fabrikatu duen lehenengo hiri-autobus %100 elektrikoa gaineratuko dio bere autobus-flotari. Irizarrek antzeko bi unitate helaraziko dizkio laster Bartzelonako hiriari.

La Rioja Alta upategiak barriken desinfekzioa optimizatzen duen sistema robotikoa garatu du

La Rioja Alta upategiek ur beroaren eta ur-lurrunaren erabileran oinarritutako sistema robotikoa garatu du, ardoa lantzeko erabiltzen diren barriken desinfekzio eta garbiketa ezin hobea lortzeko. Prozesu hau oinarri-oinarrizkoa da ardogintzan.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke