Azken ordua! – Enpresa Eraldaketa

2014ko Uztaila 14,


Automobilgintzako sei enpresak sortutako Automobilgintza Hiztegia aurkeztu da

BATZ, Cikautxo, Ekin, Elay, GKN eta Maier enpresek, Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia unitateko terminologoen aholkularitzaz, Automobilgintza Hiztegia landu dute. Automobilgintza arloko hiztegi espezializatu hau sei hizkuntzatan erabil daiteke: ingelesez, gaztelaniaz, euskaraz, frantsesez, alemanez eta txineraz.

Bilbon ekintzailetzari buruzko mintegia egingo da urtarrilean MITen eskutik

Bizkaiko Ekonomia Sustatzeko Sailak eta Massachusetts Institute of Technology (MIT) delakoak ekintzailetza sustatzea xede duen Bilbao Bizkaia Enterpreneurship Meetup 2015 delako topaketa antolatuko dute Bilbon datorren urtean.

Eusko Jaurlaritzak 3,5 milioi euro inbertituko ditu saltokiak modernizatzeko

Eusko Jaurlaritzak saltokiak modernizatzeko ematen dituen laguntzak %16,5 gehituko dira 3.476.200 eurora iritsi arte. Euskadin inbertitzen duten jarduera komertzialeko enpresa txiki eta ertainek eskaerak aurkez ditzakete irailaren 5a arte.

Euskadin finkatuko da Gamesak eta Arevak itsas-energia eolikoa sortzeko eratu duten enpresa

Gamesa aerosorgailuen euskal fabrikatzaileak eta Areva talde nuklear frantsesak sozietate berri bat sortu dute, %50nako partaidetzaz, konpainia bakoitzak itsas-energia eolikoan duen negozioa gaineratu eta aurrerantzean elkarren artean garatzeko asmoz.

Ingeteamek energia berreskuratzeko bost unitate ezarriko ditu Bruselako metroan

Bruselako Metroa kudeatzen duen STIB Bruselako Herri-Arteko Garraio Sozietateak energia berreskuratzeko bost unitateren instalazioa esleitu dio Ingeteami, kontsumitutako trakzio-energiaren %10-%30 inguru berreskuratzeko asmoz.

Tecnaliak ezagutza eta industriaren arteko aliantza estrategikoak sortzearen alde apustu egin du

Tecnalia Korporazio Teknologikoaren iritziz, aurrerakuntza ekonomikoa ezagutza eta industriaren arteko aliantza estrategikoen eskutik etorriko da, 2014rako aurreikuspenei buruz landu duen txostenaren arabera.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke