Azken ordua! – Enpresa Eraldaketa

2014ko Uztaila 07,


SPRI Taldeak bulego berri bat zabaldu du Munichen

Arantza Tapia, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun sailburuak eta Alexander Arriola SPRI Taldeko zuzendari nagusiak SPRIren Municheko (Alemania) bulego berria inauguratu zuten.

Garapen eta Tecnalia bat eginda, Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna bultzatzeko

Garapen-Agentzien Euskal Elkartea eta TECNALIA ikerketa-zentroa elkartu egin dira Gipuzkoako enpresa-ehunaren lehiakortasuna bultzatzeka, bereziki enpresa txiki eta ertainena.

57 herrialdetako 35.000 pertsona baino gehiagok bisitatu dute BIEMHen 28. edizioa

57 herrialdetatik etorritako 35.000 pertsona baino gehiagok bertatik bertara egiaztatu ahal izan zuten Makina Erremintaren Biurtekoaren 28. edizioan erakutsitako makina, osagai, osagarri eta ekipo industrialen kalitate eta lehiakortasuna, aurreko edizioan baino %4,2 gehiagok, alegia

Vicrilak Mexikoko lantegia abiarazi du 38 milioi inbertitu ondoren

Mahaiko beiraren diseinuan eta ekoizpenean diharduen Vicrila enpresa bizkaitarrak Pachuca-n (Mexiko) ezarri duen lantegi berriko jarduera abiaraziko du laster, Estrategia Empresarialek jakinarazi duenez.

A&B Laboratorios enpresak garapen iraunkorraren aldeko kudeaketako Europako Ingurumen Saria irabazi du

A&B Laboratorios euskal enpresak, Europar Batasuneko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak deitutako Europako Ingurumen Saria irabazi du “Garapen Iraunkorraren aldeko Kudeaketa” deritzon kategorian.

Eguzkilore Nafarroara hedatu da Iruñean inauguratu duen lehen dendari esker

Eguzkilore markak bitxi-denda berri bat ireki du Iruñeko El Corte Inglés-en beheko solairuan. Hauxe da Nafarroako Foru Komunitatean duen lehendabiziko salmenta-gunea.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke