Azken ordua! – Enpresa Eraldaketa

2014ko Ekaina 30,


Biozientzien euskal sektoreak industria honen munduko topaketarik handienean parte hartu du San Diegon

Euskadiko mundu akademikoaren, osasun-sistemaren eta biozientzien arloko industriaren ordezkariak biltzen duen BioBasque agentziak “Bio International Convention” deritzon bioteknologien esparruko munduko topaketa nagusian parte hartu du, San Diegon (EEBB).

Ingeteam-ek teknologia fotovoltaikoa eraman du Brasilgo Mundialeko hiru estadiotara

Ingeteam euskal enpresak fabrikatzen dituen inbertsore fotovoltaikoak Brasilgo Mundialeko hiru estadiotan instalatu dira. Estadio horietako bat dugu Maracana, Hegoamerikan dagoen handiena.

Turkiako telebista Basque Stream konpainiaren “Erne Demonio” saioaren bertsioa prestatzen ari da

Basque Stream-ek eta Sera Films enpresa turkiarrak sinatutako akordioari esker, Turkiako konpainiak “Erne Demonio” eta “The Manager” telesaioak ekoizteko eskubideak erosi ditu. Enpresa turkiarra bi formatu horietako lehenaren bertsioa prestatzen ari da dagoeneko.

Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza Mekanikoko titulazioak Europako akreditaziorik prestigiotsuena jaso du

Mondragon Unibertsitateak (MU) ematen duen Ingeniaritza Mekanikoko titulazioak EUR-ACE delako akreditazioa lortu du. Estatuan, MUz gain, Madrilgo Carlos III Unibertsitatea da bikaintasun-zigilu hori duen erakunde bakarra

Deustuk eta Habic klusterrak diseinuaren arloko Basque Living nazioarteko jardueraren bosgarren edizioa antolatu dute

Deustuko Unibertsitateak eta Habic klusterrak diseinuaren arloko Basque Living nazioarteko jardueraren bosgarren edizioa antolatu dute, eta horren barruan, Euskadiko eta Eskandinaviako enpresen arteko topaketak eratu dira, bi lurraldeetako diseinu-sektoreen arteko harremanak estutzeko asmoz.

Orkestrak eta Iberian Gas Hub-ek gas-sektoreko nazioarteko 20 aditu bildu dituzte Bilbon

Orkestrak eta Iberian Gas Hub konpainiak hub gasistiko honen diseinu eta antolaketari buruz antolatutako mintegiak energia-industriako nazioarteko hogei aditu baino gehiago bildu ditu Bilbon, sektorearen azken joerak bertako eragileekin batera aztertzeko asmoz.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke