Azken ordua! – Berrikuntza Teknologikoa

2014ko Iraila 22,


IK4-TEKNIKER jendetza handiko gertaeretan ebakuazioaren azkartasuna %20 hobetzen duten sistemak garatzen ari da

IK4-TEKNIKER zentro teknologikoa Real Sociedadekin eta Metro Bilbaorekin batera lan egiten ari da eVACUATE europar proiektuaren barruan, leku publikoetan eta jendetza handiko gertaeretan ebakuazioen azkartasuna %20 hobe dezaketen sistema adimendunak garatzeko.

Irizarrek eta Tecnaliak lankidetzan dihardute Europako lehen hiri-autobus elektrikoaren propultsioa garatzeko

Autobus eta autokarren fabrikazioko lider bihurtu den Irizar Taldeak,Tecnalia Korporazio Teknologikoaren lankidetzaz garatutako propultsio-sistema erabat elektrikoa duen Europako lehen hiri-autobus elektrikoa aurkeztu du.

Bilboko Saltoki Berritzaileek showroom bat antolatu dute beren azken produktuak erakusteko

Bilboko Saltoki Berritzaileak (CIB) elkarteko hogei bat kidek, Bilboko Udalaren laguntzaz, showroom bat antolatu zuten BBK Aretoan beren azken produktuak plazaratzeko, dastaketak, sukaldaritza ikastaroak eta tailerrak edota moda-bildumak aurkezteko desfileak gisako jardueren bitartez.

SEAk eta Arabako Teknologia Parkeak Arabako Berrikuntza Sarien lehen edizioa abiarazi dute

SEA Arabako Enpresariak elkarteak eta Arabako Teknologia Parkeak Arabako Berrikuntza Sarien lehen edizioa abiarazi dute, Lurralde Historiko hau Estatuko berritzaile eta lehiakorrenen artean kokatzen lagundu duten Arabako erakundeak saritu eta aitortzeko asmoz.

Eskoziako enpresa batek minbizia eta Parkinson gaixotasuna ikertzeko euskal produktu bat merkaturatu du

CIC bioGUNE biozientzietako euskal ikerketa-zentroak 2010ean hasitako ikerketa-proiektu baten ondorioz, ha dado como resultado un producto que servirá para detectar proteínas implicadas en enfermedades como el minbizia eta Parkinsona bezalako gaixotasunekin zerikusia duten proteinak detekatzen laguntzen duen produktu bat garatu da, Eskoziako enpresa bat merkaturatzen hasia dena.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke