Azken ordua! – Berrikuntza Teknologikoa

2014ko Iraila 15,


IK4-IDEKOk POPJIM europar proiektuaren makina erreminta arloko garapenak aurkeztu ditu

IK4-IDEKO Zentro Teknologikoak POPJIM europar proiektuaren barruan gauzatutako garapenak aurkeztu ditu, makina erremintarako aplikazioetan ekarri dituen emaitzak barne: fresatzaile bat, tornu bat eta erreminta-etxe bat.

Tecnaliak elikaduraren eta osasunaren arteko harremanei buruzko jardunaldia antolatu du

Tecnaliak elikaduraren eta organismoari eragiten dizkion ondorioen arteko harremanei buruzko jardunaldi bat antolatuko du irailaren 24an, Gasteizko Artium Museoan, “Elikadura osasuntsua: osagai naturalak dietarentzako” izenburupean.

Iparramerikako patentea eman diote CIC bioGUNEk minbiziaren aurkako tratamendu berrietarako garatutako produktu bati

Minbiziaren edo gaixotasun neurodegeneratiboen aurkako sendagaiak garatzea ahalbidetuko duen CIC bioGUNEko laborategien produktu batek AEBetako Marka eta Patenteen Bulegoaren (USPTO) patentea jaso berri du.

Euskadik robotikaren europar kuota areagotzen lagunduko du munduko merkatuan

Europak %42ra igo nahi du robotikaren munduko merkatuan duen kuota, eta horretarako, 2.800 milioi euroko inbertsioa izango duen asmo handiko ekimen publiko-pribatua abiarazi du. Euskadik Alianza IK4 Aliantza, Tecnalia eta UPV/EHUren bitartez parte hartuko du ekimen honetan.

Euskal ikertzaileek zehaztu dutenez, erresonantziak gibeleko gantza atzematen laguntzen du

Luis Bujanda UPV/EHUko Medikuntza irakasle eta Biodonostiako ikertzailea buru duen lantaldeak egindako ikerketa batek zehaztu duenez, erresonantzia magnetikoa metodo egokia da gibeleko gantza atzemateko eta neurtzeko, gibeleko biopsia baino are egokiagoa, alegia.

Neikerrek baso-bioteknologiari buruzko biltzarra antolatu du Gasteizen

Neiker-Tecnalia Nekazaritza arloko Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuak, Korean Forest Research Instituterekin (KFRI) batera, IUFRO taldearen baso-bioteknologiari buruzko Nazioarteko III. Biltzarra antolatu du Gasteizen.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke