Azken ordua! – Berrikuntza Teknologikoa

2014ko Iraila 08,


ETE-H2020 europar programak euskal enpresen sei proiektu onartu ditu

Euskal enpresa txiki eta ertainek nazioartekotze-bokazioa duten 40 berrikuntza proiektu aurkeztu dituzte ETE-H2020 europar programaren barruan, eta horietatik sei onartuta gelditu dira, 15 punturen gaineko 13 puntu lortu ostean, Bantec aholkularitza-enpresa espezializatuak jakinarazi duenez.

IK4-IKERLAN material berriak ikertzen ari da eguzki-panel merkeagoak eta eraginkorragoak fabrikatzeko

IK4-IKERLAN ikerketa-zentroa material berriekin lan egiten ari da X10D europar proiektuaren barruan, azalera handiko zeluletan funtzionamendu hobea izango duten eguzki-panelak fabrikatzeko, ekoizpen-kostu merkeagoaz eta energia-eraginkortasun handiagoaz.

Poliklinika Podoactivarekin elkartu da Oinaren Unitate berria inauguratzeko

Gipuzkoa Poliklinikak Oinaren Unitatea inauguratu du Podoactiva nazioarteko marka ospetsuarekin. Erakundeak azpiegitura hau oinaren zainketa eta ikerketarako Euskadi mailako erreferentzia bihurtzea espero du.

Donostiak bigarren saria lortu du Estatuko Hiri eta Lurralde Sortzaileen III. Lehiaketan

Donostiako Udalak aurkeztutako “Donostiako Sustapenaren Sorkuntza-Industrien Klusterraren eta Donostiako 2016ko Kultura Hiriburutzaren arteko sinergiak” delako proiektuak bigarren saria lortu du Estatuko Hiri eta Lurralde Sortzaileen III. Forumean.

UPV/EHUko ikerketa batek karbonozko nanohodiak erabili ditu erretxinazko estaldurak hobetzeko

UPV/EHUko ikerketa bat karbonozko nanohodiez baliatu da, aeronautika eta automobilgintza bezalako sektoreetan, eta bereziki hegazkin eta ibilgailuen egituretako osagaietan, barra-barra erabiltzen diren erretxinazko estaldurak hobetzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke