Azken ordua! – Berrikuntza Teknologikoa

2014ko Iraila 02,


CIC microGUNE muturreko egoeretarako teknologiak garatzen ari da, mugikortasuneko eta giza-osasuneko industrietan erabili ahal izateko

CIC microGUNE Mikroteknologietako Ikerketa Kooperatiboko Zentroa microSCALE proiektua koordinatzen ari da. Ekimen honen helburua, muturreko inguruneetarako soluzioak garatzea da, mugikortasuneko eta giza-osasuneko industrietan aplikatzeko modukoak.

eMedicak aortako aneurismetarako protesi pertsonalizatuen sistema bat garatu du

eMedica enpresak, Vicomtech-IK4 zentro teknologikoa, Donostia Unibertsitate Ospitalea eta BioDonostia Osasun arloko Ikerketa Institutuaren lankidetzaz, aorta abdominaleko aneurismaren ondoriozko haustura-arriskua duten pazienteentzako protesi pertsonalizatuak fabrikatzea erraztuko duen eVida izeneko sistemaren garapenean parte hartu du.

Euskadi, I+G arloan ahaleginik handiena egiten duten autonomia erkidegoen artean

Euskadi dugu I+G arloan ahaleginik handiena egiten duten autonomia erkidegoetako bat, Cotec berrikuntza teknologikorako fundazioak Espainiako Teknologia eta Berrikuntzari buruz landutako 2014ko Txostenaren arabera. 2012ko datu estatistikoez osatutako agiri horrek dioenez, Euskadi da I+Gan biztanleko gasturik handiena egiten duen erkidegoa da, Nafarroa, Madril eta Kataluniaren aurretik

Hazik ganadua satelite bidez aurkitzeko gailua aurkeztu du

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Politikako sailburuordetzari atxikitako Hazi Fundazioak ganadua satelite bidez aurkitzeko gailu berri bat aurkeztu du. Geopos izeneko gailu honek azienden kokapen zehatza adierazteko gaitasuna du, eta honek denbora aurreztu eta ahaleginak murrizteko aukera ematen die abeltzainei, animaliak irisgarritasun zaileko tokietan bilatu behar dituztenean.

Euskal ikertzaileek iktusetan kalte neuronala eragiten duen mekanismoa aurkitu dute

Achucarro Basque Center for Neuroscience, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta CIC biomaGUNEko ikertzaileek elkarren artean egindako lan batek garuneko iskemia edo iktusen ondorioz gertatutako kalte neuronalei buruzko informazioa ematen duen mekanismo berri bat aurkitu du.

UPV/EHU telefono eta ordenagailuetan erabiltzeko erregai-gelaxken inguruan ikertzen ari da

UPV/EHUko ikerketa batek, ordenagailuak eta telefonoak bezalako gailu eramangarrietako bateriak ordeztuko luketen erregai-gelaxka eraginkorragoen ekoizpena errazteko moduko metodo bat garatu du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke