Azken ordua! – Berrikuntza Teknologikoa

2014ko Abuztua 25,


AZTIk elikadura-joerak identifikatzeko online lehiaketaren bigarren edizioa abiarazi du

AZTI zentro teknologikoak #foodture deritzon The Food Mirror Game online lehiaketaren bigarren edizioa abiarazi du. Adimen kolektiboaren bitartez, lehiaketa honek etorkizuneko elikadura zehaztuko duten joerak identifikatzeko gakoak biltzeko aukera eskainiko du.

CIC bioGUNE partaide duen ikerketa batek garunari neurona berriak sortzen laguntzen dion proteina bat aurkitu du

CIC bioGUNE partaide duen eta ‘Nature Cell Biology’ aldizkarian argitaratu den ikerketa batek sekulako aurrerapausoa ekarri du, helduen garunean neurona berriak sortzea xede duen ama-zelulen ohiko aktibazio programari buruzko ezagutzan.

Eusko Jaurlaritzak 54 milioi inbertituko ditu zientzia, teknologia eta berrikuntzaren euskal sarean

Eusko Jaurlaritzak 54 milioi euro inbertituko ditu Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarean (ZTBES) eta ikerketa estrategikoan, SPRIk kudeatu eta uztaila amaitu baino lehen eskaerak egiteko epea irekia izango duten Emaitek, Etortek eta CICs programen bitartez.

MicroLiquid-ek aktibitate neuronala erregistratu eta aldi berean sendagaiak txertatzen dituzten mikro-orratzak merkaturatuko ditu

Egitura mikrofluidikoen fabrikazioan erabiltzeko moduko plastikozko produktu eta zerbitzu mikrofluidikoen garapenean espezializatuta dagoen oinarri teknologikoko MicroLiquid enpresa ‘fProbes’ mikro-orratzak merkaturatzeko aukera aztertzen ari da.

Tecnaliak telekomunikazioetako berrikuntzaren Vodafone saria irabazi du

Tecnalia Korporazio Teknologikoak telekomunikazioetako berrikuntzaren Vodafone saria irabazi du, “Mobile for good Aplikazioaren Garapenerako Saria” delako kategorian nagusitu den “MyEarDroid” aplikazioari esker.

Teknologia parkeek eta Donostiako Udalak Miramonen hobekuntzak egitea adostu dute

Donostiako Udalak eta Euskadiko Teknologia Parkeen Sareko lehendakaritzak Miramonen kokatuta dagoen Gipuzkoako Teknologia Parkean hainbat hobekuntza egitea adostu dute.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke