Azken ordua! – Berrikuntza Teknologikoa

2014ko Abuztua 19,


Ik4-Ikerlanek energetikoki eraginkorrak diren egitura adimendunen arloko adituak prestatuko ditu

Ik4-Ikerlan euskal zentro teknologikoa da, energetikoki eraginkorrak diren egitura adimendunen arloko ikertzaileak prestatzen diharduen ANTARES europar sarean parte hartuko duten erakundeetako bat. ‘Advanced Training and Research in efficient Smart Structures’ delakoaren akronimoaz bataiatutako sare hau, 12 unibertsitate eta hainbat ikerketa-zentro eta enpresa biltzen dituen partzuergo batek osatzen du. Guztion artean, 14 ikertzaileren doktorego-tesiak zuzenduko dituzte 2018a arte.

Ikerbasquek 25 ikertzaile gazte kontratatu ditu

Ikerbasque Zientziarako Euskal Fundazioak 25 ikertzaile gazte kontratatu ditu ondoz ondoko hirugarren urtez, datozen bost urteotan karrera Euskadin egin dezaten. Kontratazio hauek Research Fellows 2014 delako deialdiaren barruan egin dira, aurkeztutako 468 eskaeraren artean

Teknologia parkeek eta Donostiako Udalak Miramonen hobekuntzak egitea adostu dute

Donostiako Udalak eta Euskadiko Teknologia Parkeen Sareko lehendakaritzak Miramonen kokatuta dagoen Gipuzkoako Teknologia Parkean hainbat hobekuntza egitea adostu dute.

Domoalert-ek etxeko segurtasuna mugikorretik kontrolatzeko aukera eskaintzen du

Etxeko segurtasuna ohiko segurtasun-enpresetara jo gabe kontrola daiteke dagoeneko, Domoalert euskal enpresak garatutako Domoalert Security produktu berritzaileari esker. Mugikorretarako aplikazio honek etxea edozein gailuren bitartez (kamerak, mugimendu-detektagailuak, etab.) monitorizatzeko aukera ematen die erabiltzaileei, informazioa telefonoan zuzenean jasoz, ohiko segurtasun-enpresetara jo beharrik gabe

Euskal enpresen partzuergo batek olatuen energia biltzeko proiektu bat aurkeztu du

Euskal enpresen partzuergo batek jendaurrean aurkeztu du Uhindar proiektua, itsasoko olatuen energiaren bitartez elektrizitatea sortzeko sistema bat garatzea xede duena. Ekimen honetan 8,5 milioi euro inbertitu dira dagoeneko, eta horren bidez, euskal kostaldean garatzen ari den teknologia probatuko da 2015. urtean.

Gibeleko eta koloneko minbiziak geldiarazteko balizko bide bat aurkitu dute

CIC bioGUNE biozientzietako euskal ikerketa-zentroak, Liverpooleko Unibertsitateak eta Hego-Kaliforniako (EEBB) Unibertsitateko Keck Medikuntza Fakultateak elkarlanean egindako ikerketa batek, gibeleko eta koloneko minbizietako zelula tumoralen ugalketa errazten duen MAT alfa 2 eta MAT beta proteinen arteko elkartze-mekanismoa deszifratu du.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke