Azken ordua! – Berrikuntza Teknologikoa

2014ko Uztaila 28,


Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa jarduteko prest egongo da 2015ean, 9 milioiko hasierako inbertsioa medio

Lehendakariak, Bizkaiko Ahaldun Nagusiak, UPV/EHUk eta erreferentziazko enpresa talde zabal batek Aeronautika sektorerako Fabrikazio Aurreratuko Zentro (FAZ) bat bultzatzea erabaki dute Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.

Europako Batzordeak Tecnaliaren Graphesalt proiektua aukeratu du Graphene Flagship programarako

Tecnaliako Materialen Sailak eta Polymem enpresa frantsesak aukeztutako Graphesalt proiektua, Europako Batzordeak abiarazitako Graphene Flagship ikerketa arloko asmo handiko ekimenarekin bat egiteko aukeratu berri dute.

Donostiako Sustapenak bonu teknologikoa sortu du enpresen artean berrikuntza bultzatzeko

Donostiako Sustapenak 8.000 eurorainoko bonuak eskainiko dizkie proiektu teknologikoak bultzatzen dituzten bertako enpresa eta ekintzaileei, Gipuzkoako hiriburuan enpresa-proiektu berritzaileen garapena sustatzeko asmoz.

IK4-Ideko Midemma proiektua garatzen ari da ‘akatsik gabeko’ mikrofabrikazioari begira

IK4-Ideko zentro teknologikoa mikromekanizazio arloko aplikazioetarako ‘akatsik gabeko’ mekanizazio-prozesuak ardatz dituen Midemma proiektua garatzen ari da, 17 bazkide teknologiko, unibertsitate eta enpresa europarren partaidetzaz.

Pine Equipos Electrónicos enpresak elektroi askeen europar laserraren eraikuntzan parte hartuko du

Pine Equipos Eléctricos enpresak X-FEL deritzon elektroi askeen X izpiko europar laserraren eraikuntzan parte hartuko du. Hauxe da Europar Batasunaren I+G arloko proiektu nagusietakoa, 2015etik aurrera erabiltzeko moduan izango dena.

Tecnaliak eta Trescalek metrologia eta kalibrazioko enpresa bat sortu dute

Tecnaliak eta metrologia-zerbitzuetan espezializatutako Trescal enpresak akordio bat gauzatu berri dute, zentro teknologikoaren %30eko partaidetza izango duen metrologia eta kalibrazioko enpresa bat sortzeko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke