Azken ordua! – Berrikuntza Teknologikoa

2014ko Uztaila 21,


BC3k bigarren postua lortu du klima-aldaketari buruzko think tank-en munduko sailkapenean

BC3 Basque Centre for Climate Change zentroak bigarren postua lortu du klima-aldaketaren inguruko ekonomia eta politika arloko think tank-en munduko sailkapenean, Europan duen lidergoa egiaztatuz eta mundu mailako bigarren posturaino igoz.

Neikerrek sei estazio meteorologiko instalatu ditu Ghanan eta Senegalen produktibitatea optimizatzeko

NEIKER-Tecnalia Nekazaritza Ikerketa eta Garapenerako Euskal Institutuak sei estazio meteorologikoren instalazioa zuzendu du Afrikako mendebaldean, laboreen ingurumen baldintzak monitorizatu eta, horren bidez, ureztapena optimizatu ahal izateko, elikagaietan produktibitate eta segurtasun handiagoa lortu nahian.

CIC tourGUNE Kanarietako XI. Ekonomia, Enpresa eta Turismo Mintegian parte hartzera gonbidatu dute

CIC tourGUNE Ikerketa Zentro Kooperatiboak La Lagunako Unibertsitateko Ekonomia, Enpresa eta Turismo Fakultateak antolatutako Kanarietako XI: Ekonomia, Enpresa eta Turismo Mintegian parte hartu zuen.

Duchenne Parent Elkarteak Biodonostiaren proiektu bat finantzatuko du Gihar-Distrofia iker dezan

Duchenne eta Becker-en Gihar-Distrofiak jota dauden haurren gurasoek sortu eta zuzendutako Duchenne Parent Project Espainia (DPPE) irabazi-asmorik gabeko elkarteak ikerketarako laguntza eman dio Biodonostia Osasun arloko Ikerketa Institutuari, gaixotasun horren inguruko ikerketa-proiektu bat gara dezan.

Nautilus Floating Solutions-ek bere plataforma flotatzailearen prototipoa probatuko du estreinako aldiz

Nautilus Floating Solutions euskal partzuergo industrial eta teknologiko sendoak aerosorgailuei zuzenduta garatu duen plataforma flotatzailearen prototipoa probatuko du estreinako aldiz. Honi esker, itsasoaren sakonerak egungo egitura zimendatuak eragozten dituen kokapenetan, off-shore aplikazio eolikoetan erabiltzeko moduko plataformak eratu ahal izango dira.

Tecnaliak esparru-akordioak sinatu ditu Iberdrolarekin eta Endesarekin goi-tentsioko kableak probatzeko

Tecnalia Korporazio Teknologikoak esparru-akordioak sinatu ditu elektrizitatea banatzen duten Estatuko konpainia nagusiekin, Iberdrolarekin eta Endesarekin alegia, goi-tentsioko lurpeko eta itsaspeko kableak hedatu aurreko probak egiteko.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke