Azken ordua! – Berrikuntza Teknologikoa

2014ko Uztaila 14,


Gaiker-IK4, A&B Laborategiak eta Guserbiot jatorri mikrobianoko detergente berriak garatzen ari dira

Gaiker-IK4 zentro teknologikoak ingurumena errespetatzen duten jatorri mikrobianoko detergente berriak garatzeko proiektu bat landu du A&B Bioteknologia Laborategiak eta Guserbiot euskal enpresekin batera.

IK4-Teknikerk sistema naturalen propietateak gaineratuko dizkie etxe adimendunei

IK4-Tekniker zentro teknologikoak parte-hartze zuzena du, egungo Informazio eta Komunikazio Teknologiei (IKT) adimen handiagoa eman eta sistemen gaineko tokiko ekintzaz maila globaleko optimizazioa erraztea xede duen Local4Global europar proiektuan.

Biogunek eta bere bazkideek gibeleko eta koloneko minbiziak gainditzeko balizko bide bat aurkitu dute

CIC bioGUNE biozientzien arloko euskal ikerketa-zentroan, Liverpool-eko Unibertsitatean eta Hego-Kaliforniako Unibertsitateko USC-UCLA (EEBB) Keck Medikuntza Fakultatean egindako ikerketa batek, gibeleko eta koloneko minbizietan zelula tumoralen ugalketa errazten duen bi proteinaren arteko bateratze-mekanismoa deszifratu du.

Euskadin I+Gko gastua %4,9 murriztu zen 2013an

Ikerketa Zientifikoko eta Garapen Teknologikoko (I+G) jardueretako gastua %4,9 murriztu zen iaz Euskadin, Eustatek landutako behin-behineko emaitzen arabera.

Euskal komunitate zientifikoak garunari buruz landu dituen ikerketak partekatu ditu

Garunaren azterketan diharduten euskal zentroetako 140 ikertzaile inguruk giza-gorputzeko organorik konplexuena ezagutzeko egindako ikuspegi desberdinetako hurbilketak partekatu dituzte, Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroak, Achucarro Basque Center for Neuroscience eta Biodonostia Osasun arloko Ikerketa Institutuaren lankidetzaz antolatu duen Neurogune biltzarrarren bigarren edizioan.

Tecnaliak %20 murriztuko ditu galdatze-prozesuak eolikoa, automobilgintza eta eraikuntza sailetan

Tecnalia EFEVE europar proiektua aitzinatzen ari da Ford, Antolin Taldea eta Nemak bezalako maila goreneko enpresekin batera. Material eta osagai berriak ekoizterakoan, hauen funtzioetara egokitutako ezaugarriak dituzten nanokonposatuen erabilera sustatzea da proiektuaren helburua.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke