Azken ordua! – Berrikuntza Teknologikoa

2014ko Uztaila 07,


BCBLek euskara irakatsiko die 60 urtetik gorako 120 pertsonari, garunaren gaineko onurak egiaztatzeko

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak eta Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroak sinatutako hitzarmenari esker, 60 urtetik gorako 120 pertsona euskara ikasten hasiko dira, eta aldi berean, BCBLeko ikertzaileek banakako jarraipen egingo diete, parte hartzaileen garunaren osasun-egoera orokorra aztertu eta geroko hobekuntza jarraitua egiaztatu ahal izateko.

Norvegia eta Islandiako inbertsio-funtsak Argolaberen aerosorgailuaz interesatu dira

Norvegia eta Islandiako inbertsio-funtsek, Argolabe enpresa gasteiztarrak Garapen Teknologiko eta Industrialerako Zentroaren EEA Grants laguntzaz baliatuta diseinatu duen aerosorgailua bultzatu dute.

Iberdrola Ingeniaritzak eta Oceantec-ek itsas-energiaren arloko Uhindar proiektuaren lehen emaitzak probatu dituzte

Iberdrola Ingeniaritza eta Oceantec konpainiek, olatuen energiaz baliatzeko sistema bat sortzea ahalbidetuko duen Uhindar deritzon I+G+b-aren arloko proiektu aitzindariaren emaitzak probatu dituzte.

ITPk 40 milioi euroko ekarpena egin dio motor aeronautikoetako I+G arloko Europako proiektu nagusiari

ITP euskal enpresak 40 milioi euro inguruko ekarpena egin dio “Clean Sky” europar ekimenari, etorkizuneko motor aeronautiko ekologikoaren garapenean aurrera egiteko.

Tecnalia sendagai inhalatuetarako bio-baliokidetasun azterketak garatzen ari da

Tecnaliako Saiakuntza Klinikoen Unitatea, Biriketako Gaixotasun Butxatzaile Kronikoa, asma edo rinitisa bezalako eritasunetarako erabiltzen diren sendagai inhalatuetarako (ahotik nahiz sudurretik hartzen direnak barne) bio-baliokidetasun azterketak garatzen ari da.

Mahatsondoaren bi gaixotasunen kontrako borrokan trebatutako nazioarteko adituak Gasteizen bildu dira

Gasteizen, “Mahatsondoen Mildiu eta Oidioari buruzko Nazioarteko Biltzarraren” zazpigarren edizioa egin da. Landare hori kaltetzen duten bi gaixotasun hauei buruzko nazioarteko topaketarik garrantzitsuenetako honek Europa, Asia, Amerika eta Ozeaniako ehun bat ikertzaile bildu zituen.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke