Gora egin du Euskadiko Teknologi Parkeetara joan-etorriak egiteko autoa partekatzen dutenen kopuruak

2013ko Otsaila 26,


– 2012.urtean zehar 100 bidaia inguru antolatu ziren Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Teknologi Parkeen web guneetako aplikazioen bidez.
– Autoa partekatzeari esker, 30 tona CO2 gutxiago isuri dira eta 75.000tik gora euro aurreztu.

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Teknologi Parkeek, egunero parkeetara joan- etorriak egin behar dituzten pertsonen artean auto partekatuaren erabilpena sustatzeko plataformak dituzte beraien web guneetan “Autoa partekatu” atalean.

Trafikoa gutxitu, dirua aurreztu eta CO2 isurketak murriztea dira Teknologi Parkeek finkatu zituzten helburu nagusiak carpooling-autoa parketatzea plataformak martxan jartzerakoan. Egun, 300dik gora erabiltzaile dituzten tresna hauen bidez 2012.urtean 100 bidaia inguru antolatu ziren eta honi esker, lanegun bakoitzean 50en bat kotxe gutxiago erabili ziren Teknologi Parkeetara joan-etorriak egiteko. Bidaia hauetan autoa partekatzeak atmosferara 30 tona CO2 isurtzea ekiditu du eta 75.000 euro baino gehiago aurreztea.

“Autoa partekatu” aplikazioan gehien eskaini eta eskatzen diren bidaiek hirietan, hau da, Bilbo, Donostia eta Gasteizen dute iturburua, eta bidaien gehiengoa, %80 inguru, aldizkako bidaiak dira.

Zerbitzuaren erabiltzaileen profilari erreparatuz gero, azpimarratzekoa da gehiengoa emakumeak direla, %56 inguru; autoa partekatzeko plataforma gehien erabiltzen dutenak 50 urtetik gorakoak direla; eta erabiltzaileen gehiengoa teknologi parkeetara joan-etorriak egiteko beraien autoa partekatzea eskaintzen duten gidariak dira.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke