SPRIren Kanpo Sarearen albisteak. Gaur Txekia, Eslovakia eta Txina

2015ko Otsaila 05,

mapa general red exterior spri

Handitzen ari dira Hego Korearen Txekiako eta Eslovakiako inbertsioak

Hego Koreako gero eta inbertsio gehiago iristen dira Txekia eta Eslovakiako ekonomietara. HYUNDAI eta KIA auto fabrikatzaileak Txekian eta Eslovakian kokatu zirenean hasi ziren Hego Koreako enpresak herrialde horietan sartzen. Auto fabrikatzaileen ondoren haien hornitzaile askok egin zuten bidaia bera, adibidez estanpazio tailerrek.

2014. urtean prozesuak aurrera jarraitu zuen automozio sektoreko ezarpen handiekin (esaterako Nexen Tire: 1.000 milioi euro; Hyundai Mobis: 100 milioi euro, eta beste hainbat enpresa). Elektronikaren sektorean ere korearrek inbertsio handiak egin dituzte (adibidez Samsung enpresak).

 

Automozio sektoreko ezarpen berriez gainera, azken joera da inbertsioak I+G eta zerbitzuen sektoreetarantz dibertsifikatzea. Kapital korearra Txekiako aerolinea sektorean ere sartu da, Praga eta Seul hirien arteko aire linea zuzen bat sortuz, ezagun baita hor erakunde korearrek apustu estrategikoa egin dutela. Korea atzerriko hirugarren inbertsiogilea da Txekian, Alemania eta Japoniaren atzetik. Eslovakian ere antzeko egoera dago, gaur egun 80 ezarpen korear baitaude bertan. Koreako enpresek  Japoniakoen ereduari jarraitu diote, hauek ere masiboki sartu baitziren Txekian duela hainbat urte.

 


 

Datuak: Txinako zifra ekonomikoak 2014an

Estatistiken Bulego Nazionalak gaur (asteartea) eman ditu ezagutzera 2014ko hainbat datu ekonomiko, zeintzuek agerian uzten duten Txinako egitura ekonomikoa aldatzen ari dela.

–    Barne produktu gordinak (BPG) urte arteko %7,4ko igoera izan zuen eta 63,65 bilioi yuanetan kokatu zen (10,4 bilioi dolar), 1990etik izan duen hazkunde motelena.

–    Kontsumitzailearentzako prezioen indizea (KPI) -inflazioaren barometro garrantzitsuena-, %2 igo zen, gobernuak ezarritako %3,5eko helmugaren azpitik.

²    Kanpo merkataritza %2,3 hazi zen eta 26,43 bilioi yuanetan kokatu; esportazioak %4,9 hazi ziren eta inportazioak berriz %0,6 jaitsi ziren.

–    Txinako produkzio industriala %8,3 hazi zen 2014an aurreko urtearekin alderatuta, 2013an izandako %9,7ko gorakadaren azpitik.

 

–    Txinako aktibo finkoetan egindako inbertsioaren urteroko hazkundeak moteltzen jarraitu zuen 2014an, eta %15,7an kokatu zen.

–    Txinako txikizkarien salmentek urte arteko %12ko hazkundea izan zuten, eta 2014an 26,24 bilioi yuanetan kokatu ziren.


Txina kapital esportatzaile garbi bihurtu da

Lehen aldiz bere historian, Txina kapital esportatzaile garbi bihurtu da, atzerrian egin dituen inbertsio zuzenek 2014an sartu den atzerriko inbertsio sarrera fluxua gainditu baitute.

Txinako inbertsiogileek 2014an kapitala bideratu zuten 156 herrialdetako 6.128 konpainiatara; guztira 102.890 milioi dolarreko inbertsioa egin zuten, urte arteko %14,1eko igoera eraginda, Txinako Merkataritza Ministerioak gaur (asteazkena) prentsaurreko batean esan duenez.


 

2014an hazi egin da Txinan Ibilgailu elektrikoen produkzioa

Txinan ibilgailu elektrikoen produkzioa laukoiztu egin da eta 83.900 unitate produzitu dituzte 2014an, ostiralean Industria eta Teknologia Informatikoko Ministerioak jakinarazi zuenez.

Soilik elektrikoak diren bidaiarientzako autoen produkzioak urte arteko %300eko hazkundea izan du 2014an, 37.800 unitatekoa hain zuzen, eta bidaiarientzako ibilgailu hibrido entxufagarrien produkzioa berriz 16.700 unitatetan kokatu zen.

Bi sistemekin dabiltzan ibilgailu komertzialen produkzioak guztira %400 eta %200eko hazkundea izan du hurrenez hurren.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke