ES | EU


2014ko Abendua 04


Urteotan sortutako proiektuetako ordezkariak izan dira ekitaldiaren ospakizunean

CEIAk, Arabako Eraberrikuntza Industrialdeak, gaur bere 25. urteurrena ospatu du; enpresa-ekimen berritzaileak sustatzeko eta horiei laguntzeko eragilea da.


Ekitaldia Arabako Teknologi Parkeko eraikin nagusian egin dute, eta CEIAko presidente Aitor Urzelaik, zein CEIA osatzen duten erakundeetako ordezkariek hartu dute parte:  Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak, Arabako Ekonomia Sustapeneko diputatu José Zuritak eta Vitoria-Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapeneko zinegotzi Miguel Garnicak.


25 urteotan, oinarri teknologia duten eta berritzaile diren 261 enpresa sortzen lagundu du, baita proiektuaren hainbat urratsetan lagundu ere: bideragarritasun-azterketa egiten, laguntza publikoen kudeaketaren inguruan aholkatzen, enpresa-trebakuntzan eta kokapenean, besteak beste.


CEIAren babespean sortutako ekimenen ordezkarietako batzuek mahai-inguru bat egin dute iraganari, orainari eta, batez ere, etorkizunari buruz hitz egiteko.  Parte-hartzaileak ondokoak izan dira:  Iruri Knörr (Nolatan), Ángel Villa (On4U), Sergio González (Biomimetiks), María Unceta (María D’uol) eta Ivan Villalva (Albaero).


CEIAko presidente Aitor Urzelaik ekitaldia amaitu du eta berrikuntzatik ekiten jarraitzeko gonbitea luzatu du, lurraldeko ekonomia-jarduerari balio erantsia emango dioten enpresak sortzearren.

 


 

Ongi etorri CEIAren 25. Urteurrenaren Ospakizun Ekitaldira



Ekintzaileen Mahaia



Agurra eta omenaldia