Albia Capital enpresa IMAP multinazionalean integratu da

2017ko Martxoa 02,

tkinika cámaras kamarak relevo generacional

Albia Capital Partners talde bilbotarra IMAP antolakundean sartu da, Espainiarako konpainia esklusibo gisa. IMAP antolakunde global bat da, 35 herrialdetan hedatua eta  67 bulego eta 350 profesional baino gehiago dituena bat-egite eta erosketei buruzko aholkularitza emateko. Iragan hamar urte hauetan 2.200dik gora salerosketa egin ditu, guztira 85.000 milioi eurotik gorako balioa dutenak.

Operazio honek aukera hobeak irekitzen dizkie euskal enpresei, zeren IMAPek 400 mandatu korporatibotik gora kudeatzen baititu urtean.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke