Agorada 2014 topaketan Euskadiko espezializazio adimenduneko politika nabarmendu da

2014ko Azaroa 25,

imagen spri eurada

Hil honetan egin da Bilbon Europako garapen agentzien urteroko bilera, eta bertan parte hartu du Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko SPRI Taldeak. Hitzordu horrek aukera eman dio Euskadiri Europako eskualde mailako ekonomien garapen-gune nagusi bihurtzeko eta eskualde parte-hartzaileen espezializazio adimenduneko estrategien oinarriak finkatzeko.

Hala, Euradako kide diren 150 agentzien urteroko bilera ostatatzeko ez eze, 2014ko azaroaren 18an eta 20an eginiko jardunaldiek baita ere balio izan dute bi ekimen garrantzitsu bultzatzeko. Batetik, Europako INTERREG IVC programaren emaitzak aurreratu dira eta Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren partaidetza duten Know-Hub eta TR3S izeneko bi proiekturen lan-sistemaren gaineko bateratzea egin da.

Bestetik, Agorada 2014 ekitaldian INTERREG EUROPE Programa berria aurkeztu da, oraindik definizio fasean dagoena eta 2015eko apiriletik aurrera  indarrean dagoena ordezkatuko duena.



INTERREG IVC programa: Europako eskualde arteko lankidetza badabil

Bilbon aritu diren lan-taldeek egiaztatu dute Europako eskualde arteko lankidetzaren esperientziak funtzionatzen duela. Europako agintariek INTERREG IVC programaren bitartez kontinente osoko 2.000tik gora erakunde egituratu dituzte, zeintzuek beren eskualde mailako garapen politikak hobetu baitituzte elkarrekin partekatuz 2007-2013 bitartean gauzatu diren eskualde mailako 204 proiektuetako esperientziak eta jardunbide egokiak. Proiektu horiekin sortutako ezagutzen aberastasun horri esker, orain ekonomia garatzeko politika zehatzak gauzatzen ari dira eskualde parte-hartzaile guztietan.

Bilbok marko egoki bat sortu du INTERREG IVC programaren barruan Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren partaidetzarekin garatutako Know–Hub eta TR3S proiektuetako lan-taldeentzat. Lan-talde horien bidez prestakuntza eman zaie bi proiektuetako kideei, jakin dezaten nola aplikatu behar diren garatu eta alderatu dituzten tresna berriak.

TR3S proiektuari dagokionez, Euskadin aukera eman digu RIS3 espezializazio adimenduneko politikak garatzen jarraitzeko eta horri esker asko hobetu dugu eskualde arteko lankidetza prozesua, foko estrategikotzat hartu dugularik Kluster Politiken eboluzio berri bat, Fabrikazio Aurreratuko prozesu berriak garatzea eta Energia sektorearen bultzada.

Bi proiektu horien xede nagusia izan da berrikuntzako estrategia adimendun eta eraginkorrak diseinatu eta inplementatzeko behar dituzten ezagutzak, abileziak eta esperientzia ematea partzuergoan parte hartzen duten eskualdeei. Estrategia horien bidez Europar Batasuneko eskualdeak oinarrizko eragile bihurtzen dira beren abantaila lehiakorrak garatzeko prozesuan, tresna eta neurri berriak aplikatuz eskualde mailako berrikuntza sistemak eta beren jarrerak aldatzeko.

Lankidetza izan da lan metodoaren oinarria. Lan topaketa horietan proiektu bakoitzeko bazkideek beren esperientziak eta jardunbide egokiak partekatu dituzte. Bilera horietan erakusketak eta alderaketak egin dira kontuan harturik bazkide bakoitzak bere eskualde garapenean bildu dituen esperientzia estrategiko sektorial edo instrumentalak.



INTERREG EUROPE programa berria

Programa berria aurrerapausu bat izango da Europako eskualdeetan espezializazio adimenduneko politika bat sustatuko duten tresnak ezartzeko prozesuan. Programak aukera berriak eskainiko dizkie Europako garapen agentziei eskualde arteko lankidetza balia dezaten ikerketa eta berrikuntza arloetan nola ETEen lehiakortasunean, eta ekonomia berri bat bultzatu du karbono isuriak murriztuko dituena, ingurumena babestuko duena eta baliabideen eraginkortasuna bultzatuko duena.

Programa berri honen aurrekontua FEDER-Eskualdeko Garapeneko Europako Funtsetik finantzatuko da.

Wrap up Sessión

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke