Aeronautika sektoreko berrikuntza, mintzagai Bizkaian

2017ko Martxoa 16,

AeroIE aeronautikako zenbait berrikuntza-eragileren beharrizanei erantzuteko diseinatutako dago

AeroIE biltzarrak enpresen lehiakortasuna bultzatzeko behar diren berrikuntza arloko tresnak eta metodologiak aztertu ditu

 

Aeronautika sektoreko enpresen nazioarteko arduradunek eta berrikuntza arloko adituek aeronautikari aplikatutako azken aurrerapen teknologikoak izan dituzte hizpide, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centrerren gaur amaituko den Aero Innovation Event (AeroIE) delako biltzarraren barruan.

 

Sektoreko enpresetan berrikuntza-estrategiak aplikatu eta lehiakortasuna sustatzeko behar diren tresnak eta metodologiak eskaintzea da atzo hasitako topaketa honen helburu nagusia.

 

Biltzarra, aeronautikako zenbait berrikuntza-eragileren beharrizan zehatzei erantzuteko eta bertaratutakoek sektoreko azken teknikak ohiko lan-ingurunera eraman ditzatela lortzeko diseinatuta dago.

 

Jardunaldian, sektorearen nazioarteko erreferente bihurtu diren zenbait enpresaren ordezkariek parte hartu dute, eta besteak beste, berrikuntzarako finantzaketa-tresnak eta esparru honetako azken joerak aztertu dituzte.

 

Era berean, bertaratutakoek topaketan ikusgai izan diren berrikuntza arloko tresnak eta metodologiak probatzeko aukera izan zezaten, sektoreko adituek zuzendutako tailerrak antolatu dira.

 

Biltzarrean, azkenik, patenteen foro bat prestatu da, zientzialari eta ikertzaileen proiektuak ezagutzera emateko, baita start-upei zuzendutako esparru bat ere, enpresa eta inbertsiogileekiko sinergiak sorrarazteko asmoz.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke