Ireki egin da YUZZ “Ideiak dituzten Gazteak” Programan parte hartzeko deialdia

2014ko Martxoa 18,


 

Gaur ireki da YUZZ “Ideiak dituzten Gazteak” Programako deialdia. Programa hori Santander Emprendimiento Nazioarteko Zentroak (CISE) antolatzen du CEIAren (Arabako Eraberrikuntza – Industrialdea) babesarekin eta  Barakaldoko CEDEMIren (Ezkerraldeko Enpresen Garapenerako Zentroa), Deustuko Unibertsitatearen eta Ermuko Izarra Centre erakundearen laguntzarekin. Banco Santanderren babesa du Santander Universidades Dibisio Globalaren bidez eta Eusko Jaurlaritzarena ere bai SPRIren bidez.

 

18 eta 31 urte bitarteko gazteei zuzenduta programa honen bidez, sei hilabeteko laguntza, trebakuntza eta aholkularitza eskaintzen da ideia berritzaileetan oinarritutako negozio-planak gauzatzeko. Ideia horiek teknologia oinarria dute eta lehiaketan parte hartzeko hautatutako gazteen proposamenak dira.

 

YUZZek hiru zentro jarriko ditu parte-hartzaileen esku Euskadin. Espazio horiek Araban (CEIA), Ermuan (Izarra Centre) eta Barakaldon (Cedemi) kokatuko dira, trebakuntza eta aholkularitza jarduerak gauzatzeko behar dituzten azpiegitura eta ekipamenduarekin

 

Gainera, tutoretza eta diziplina anitzeko aholkularitza programak jaso ditzakete, eta parte-hartzaile bakoitzak laguntza pertsonalizatua izango du. Tutoreak, enpresa berritzaileetako edo oinarri teknologikoko enpresetako negozio-planetan esperientzia luzea dute, eta ekintzaileen ekintzailetzari laguntzen diote, etengabeko arreta eskainiko diete eta negozio-plana egiten orientatu dituzte.

 

YUZZ programaren bidez, parte-hartzaileek aditu-sare zabala izango dute. Enpresa munduko zenbait profesionalek, hainbat irakaslek eta berrikuntzan eta ekintzailetzan aditu diren hainbat ikertzailek osatzen dute aipatutako sarea. Lurralde nazionalean banatutako 200 adituk osatzen dute aipatutako sarea, eta parte-hartzaileei irakasle edo profesional moduan duten esperientzia erakutsiko diete hitzaldien, eskolen, tailerren edo beste trebakuntza jarduera batzuen bidez. Eskaintzen zaien enpresa-sorrera eta -kudeaketari buruzko trebakuntza ekintzaile batzuen kasu praktikoetan oinarrituta dago, eta ekintzaileak berak izan beharreko gaitasun eta abileziak irakasteko helburua du.

 

Hiru proiektu nazional onenek 60.000 euro jasoko dute; 30.000 euro lehen saridunarentzat, 20.000 bigarrenarentzat eta 10.000 hirugarrenarentzat.

 

Bertako sariei esker, gazteek Silicon Valleyra (Kalifornia, EEBB) joateko aukera izango dute, berrikuntzaren nazioarteko eredu garrantzitsuena zuzenean ezagutu dezaten. Astebetez irabazleek enpresa teknologiko ospetsu batzuk bisitatuko dituzte, ingurune akademiko eta enpresa-eremuko zenbait eragilerekin izango dira, eta “networking” lanak egingo dituzte.

 

Programan parte hartzeko deialdia irekita egongo da apirilaren 23ra arte. Deialdiaren oinarria keta izena emateko galdeketa www.yuzz.org webgunean eskura daitezke.

 

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke