ES | EU


2016ko Martxoa 30


Enpresen barne-talentua bilatu, aktibatu, landu eta negozio-aukera berrien alde erabili. Horiexek dira barne-ekintzailetzaren helburuak eta bide horretan lanean dihardu Eusko Jaurlaritzak, hiru Foru Aldundien eta hiru lurralde historikoetako BIC zentroekin elkarlanean. Joan den otsailaren 24an Barne-Ekintzailetza Sustatzeko Up!Euskadi ekimenaren bigarren aldia abiarazi genuen, eta ekitaldi horretan elkartu ziren jarduera-sorta zabal honetan parte hartzen duten eragile publiko eta pribatuak, beren erronkak partekatu eta 2016. urtean burutuko diren ekitaldien berri elkarri emateko.

2015. urtean zehar, ekimen honetan 36 enpresek jaso dute berezitutako akonpainamendu aditua beren barne-ekintzailetzako ereduak lantzeko, Lehiabide eta Barnekintzaile programen bitartez. Horrez gain, BIC zentroek 100 enpresa baino gehiago bisitatu dituzte eta guztira 400 lagun inguruk hartu dute parte askotariko jardueratan, horien artean bereziki azpimarratzekoak direlarik zuzendaritza-kideak prestatzeko saioak, 100 lagun inguruk baliatu dituztenak.

Estíbaliz Hernaez, Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza eta Ekintzailetza sailburuordea.



 

Ainhoa Aizpuru (Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurua eta Lurralde Orekako diputatua) bere aldetik euskal erakundeek bide honetan pilatu duten esperientzia luzea azpimarratuz jardun zuen, enpresen barne-indarrak sendotzeko egindako ahalegina gogoratuz.



 

Hiru lurralde historikoetako BIC zentroek zeregin funtsezkoa jokatzen dute ekimenaren baitan, beraiek baitira enpresekin harreman estua izatearen arduradunak. Aurkezpen-ekitaldian, bada, hiru BIC-etako kudeatzaileek azaldu zuten aurtengo programaren nondik norakoa.