500dik gora euskal enpresa izango dira aste honetan hiru teknologi parkeetan egingo diren SPRI Taldearen laguntza eta zerbitzu aurkezpenetan

2017ko Martxoa 06,

Ihardunaldiaren momentu bat.

  • Gaur hasi dira Gipuzkoako Zientzia eta Teknologi Parkean, non 215 enpresak eman baitute izena
  • SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alexander Arriolak azpimarratu duenez, laguntza programa horiek “hobetzen ari dira urtez urte, enpresen eskaerei egokituz”. I+G programentzat bakarrik 142,6 milioi euroko diru-laguntzak emango dira.

 

200 bat euskal enpresa izan dira gaur goizean Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egin den ekitaldian, non azaldu diren SPRI Taldeak (Ekonomi Garapen eta Azpiegitura Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak) 2017an emango dituen laguntza eta zerbitzuak .  Jardunaldi informatiboek asteazkenean jarraituko dute Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean, eta ostegunean Arabako Teknologi Parkean. Espero da hiru jardunaldi horietan 500dik gora enpresarik parte hartuko dutela, laguntza publikoen berri bertatik bertara ezagutzeko.

 

Aurkeztutako laguntzen helburua da sostengu ematea euskal enpresei lehiakorragoak izateko, nazioartekotzeko, eta Europako abangoardian kokatzeko 4.0 Industriaren aplikazioan. I+G programentzat bakarrik 142,6 milioi euroko diru-laguntzak emango dira.

 

Astelehen honetako saioa Alexander Arriolak, SPRI Taldeko zuzendari nagusiak, ireki du, azpimarratuz laguntza programa horiek “hobetzen ari direla urtez urte, enpresen eskaerei egokituz. SPRI Taldea leihatila bakarra izatea nahi dugu, Sailak beste laguntza batzuek ere ematen baititu”.

 

Arriolak hizpide izan ditu ekintzailetzari laguntzeko instrumentuak, 5,8 milioi euroko zuzkidura dutenak, baita ere ETEetan EIKTen alde egin den apustua, 9 milioiko laguntzarekin, edo garapen industrialera bideratuko diren 96 milioiak.

 

Nazioarteko Kanpo Sarearen laguntza islatua dago 5 milioi eurotik gorako partida batean, eta azpimarratzekoa da Londresen ireki den bulego komertzial berria, apirilaren 5ean inauguratu zena.

 

El director del Grupo SPRI, en el centro, junto al resto de responsables, en la jornada.

SPRI Taldeko zuzendaria, erdian, beste arduradunarekin, ihardunaldian.

Ondoren, SPRI Taldeko zuzendaritza-karguek eremuka azaldu dituzte laguntzak eta zerbitzuak. Aitor Cobanerak, SPRI Taldeko Teknologia eta Berrikuntza zuzendariak, azaldu du Hazitek programan 1.000 proiektu inguru jasotzea espero dutela. Programa horrek ikerketa industrialeko edo enpresen garapeneko ekimenak laguntzen ditu. Aurtengo edizioaren berritasuna da bi fasetan garatuko dela.

 

Beste programa garrantzitsu bat Industria Digitala da, helburutzat daukana EIKTak txertatzea manufaktura sektoreko ETEetan, fondo galdura emandako diru-laguntzekin eta gehienez 18.000 euroko laguntzekin proiektu bakoitzeko. Azkenik, Basque Industry 4.0 ekimenak hirugarren edizioa egingo du aurten, manufaktura sektoreko enpresa industrialei zuzendua. Diru-laguntzak proiektuaren %40rainokoak izan daitezke, eta gehienez 150.000 euroko laguntza emango da proiektuko. Cobanerak orobat azpimarratu du banda zabala hedatzeko plana,  industrialde guztien %100era irits dadin. Iaz %65eraino heldu ziren.

 

Imanol Cuetarak, SPRI Taldeko Enpresen Sustapen arduradunak, hizpide izan du Ekintzaile programa,180.000 eurorainoko maileguak ematen dituena. Iragarri du Renove Makineria plana apirilaren erdialdean abiatuko dela, 9 milioi inguruko aurrekontuarekin (2016an baino bat gehiago). Plan horrek proiektuen %15eko laguntza emango du, gehienez 70.000 euroko laguntza makina bakoitzeko.

 

Gontzal Barasordak, Nazioarte Arloko arduradunak, aurtengo nobedade nagusietako baten berri eman du: babesa eta laguntza emango zaie organismo multilateralen bidez (Amerika arteko Garapen Bankua edo Munduko Bankua) nazioarteko proiektuetan parte hartzen duten euskal enpresei.

 

Arrisku Kapitalaren Kudeaketako kide Jorge Aranzabek esan du enpresei laguntzeko inbertsioak beti direla minoritarioak. “Bazkide minoritarioak gara, eta gehiago inbertitzen dugu pertsonetan proiektuetan baino”. Sprilur-eko (SPRI Taldearen Azpiegitura eremuko) Mikel Oregik gogorarazi du beren helburua dela enpresa berriei eta lehendik daudenei kokaleku bat ematea industrialde egokietan. Une honetan 110 enpresa-gune kudeatzen ditu.

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke