ES | EU


2017ko Otsaila 23


StemTek Therapeutics euskal konpainiak enpresa txiki eta ertainak bultzatzeko programa europar batean parte hartuko du

 

Europako Batzordeak StemTek Therapeutics euskal start-up teknologikoa aukeratu du, zelula-ama tumoralak hiru dimentsiotan errekreatzen dituen Cell2Sphere izeneko produktuagatik, enpresa txiki eta ertainei (ETE) zuzendutako Horizon 2020 programako ekimen baterako.

 

Zelula horiek arduratzen dira tumorea bultzatu eta tumore berriak sortzeaz (metastasia). Gainera, kimioterapia eta erradioterapia bezalako ohiko terapiekiko erresistentzia erakusten dute.

 

Testuinguru honetan sortua da euskal konpainiak 2016an merkaturatutako kita. Cell2Sphere deritzonak zelula-ama tumoralen hazkundean oinarritutako 3D kultiboak egiteko aukera eskaintzen du. Horrela, edozein laborategi edo enpresa farmazeutikok tratamenduak era eraginkorragoan proba edo testa ditzakete.

 

Kit hori erabiltzeko ez da aparteko espezializaziorik behar. Produktua izoztuta eta populazio tumoralak ereinda dauzkan plaka batez hornituta dago, eta sei hilabetez ere kontserba daiteke. “Produktu honek 3D kultiboen demokratizazioa ekarri du”, adierazi du Angel García Martín konpainiako zuzendariak.

 

3D kultiboak 2D kultiboak baino prediktiboagoak dira, pertsonaren organismoaren barruan dagoen tumorearen egoera errekreatzea ahalbidetzen duten heinean. Horren harira, produktu honek garrantzi biologikoko informazio gehiago ematen du, epeak laburtuz eta sendagai berrien merkaturatzea bizkortuz.

 

StemTek ETE Tresna deritzon programako lehen fasean aukeratu dute, eta 50.000 euroko laguntza jaso du. “Aintzatespen honek eskaintzen digun kalitate-zigiluak enpresaren garapena bera bermatzen du”, ziurtatu du Angel Garcíak. Gaur egun, euskal enpresa produktuaren bigarren fasean mugilduta dago, animalietan hazitako giza-tumoreen laginen laguntzaz.

 

 

Cell2Sphere kit-aren aurkezpen bideoa