12 giltzarri hezkuntza arloko berrikuntzarekin bat egiteko

2016ko Apirila 01,

Portada de la publicación.
Argitalpenean eskoletako 12 berrikuntza proiektu daude jasota.

Telefónica Fundazioak “Prestatu zure eskola Gizarte Digitalerako” azterlana egin du, non hainbat estrategia jaso baititu hezkuntzako berrikuntzarako.

Argitalpen hori prestatzeko, azterketa sakona egin da eskola tradizionalaz bestelako ereduak aplikatzen dituzten Estatu osoko hainbat ikastetxetan. Lehen eta Bigarren Hezkuntzako 150 ikastetxek baino gehiagok parte hartu dute prozesu horretan, eta lantaldeak hezkuntzako berrikuntza proiektuak garatzen dituzten 12 eskola aukeratu ditu, bereziki interesgarriak iruditu zaizkiolako.

Ikerketaren abiaburua da hezkuntza-ereduak gizarte digitalari egokitu behar zaizkiola, eta eraldaketa horretarako beharrezkoa dela teknologia berriak eta estrategia pedagogiko berritzaileak erabiltzea. Gero eta ikastetxe gehiagok bat egiten dute eraldaketa horrekin, eta argitalpenean jasota daude eredu horietako batzuk, beste hezkuntza talde batzuek ere bide berari ekin diezaioten.

Azterlanean 12 giltzarri nagusi identifikatu dira, besteak beste, aldez aurretik berrikuntza plan bat diseinatzea ibilbide-orri izan dadin, garrantzia ematea proiektuetan oinarritutako ikaskuntza eta gaitasunak garatzeari, esaterako, taldeko lana, pentsamendu kritikoa, ahozko adierazpena eta sormena. Aztertutako ikastetxe guztietan ikusi da irakasle eta ikasleek testu liburuez harago lan egiten dutela, edukiak testuinguruan jartzen dituztela benetako erronkak planteatuz eta tresna digitalak modu sortzailean erabiltzen dituztela.

 

Claves para la innovación educativa.

Hezkuntza arloko berrikuntzarako giltzarriak.

 

Esaterako, Madrileko CEIP Bartolomé Cossío zentroan, haurrek tabletak erabiltzen dituzte ikasitako gaiei buruzko ikus-entzunezko edukiak sortzeko. Malagako IES Cartima zentroan, berriz, irakasleek testu liburuak baztertu dituzte eta dispositibo mugikorrekin bakarrik lan egiten dute, hezkuntza prozesua ikasleekin batera eraikitzeko.

12 kasu horietako bat da Gipuzkoako La Salle Berrozpe zentroaren proiektua. La Sallekoek ETHAZI ekimena jarri dute martxan, hots, errendimendu handiko gradu profesionalak, ikastetxe osora berrikuntza zabaltzeko balio dutenak. Ikasgaiak kendu dituzte gradu horietatik, eta ikasleek erronken bidez soilik lan egiten dute. Gainera, ikasleak eurak dira erronkak proposatzen dituztenak.

“Prestatu zure eskola Gizarte Digitalerako: aldaketarekin bat egiteko giltzarriak” txostenean berrikuntza pedagogikoko 110 adituk parte hartu dute, eta dagoeneko deskargatzeko moduan dago Telefónica Fundazioaren atarian.

 

Aldaketarekin bat egiteko giltzarriak



Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke