AtlaNTIC 2014. Informazio Teknologia Berriei buruzko ekitaldi atlantikoa

2014ko Apirila 14,


SPRIk aukera ematen dizu alde biko bilerak egiteko enpresekin, teknologi zentroekin eta unibertsitateekin eta, bide horretatik, teknologi arloko edo I+G+B-ko lankidetza-proiektu eta akordioetan parte hartzeko.

Apirilak 14tik eta 15ra topaketa foro bat sortuko da Europa Atlantiarreko administrazioentzat, enpresentzat, teknologi zentroentzat eta informazio eta komunikazio teknologien sektoreko beste antolakunde batzuentzat.

Parte-hartzaileek beren sektoreko lankidetza- eta negozio-aukerak eskaini eta onartu ahal izango dituzte, aurrez hitzartutako alde biko elkarrizketen (B2B) bitartez (gehienez 30 minutukoak). Elkarrizketak BrokerageEvent ekitaldian garatuko dira eta horrekin batera gai garrantzitsuei buruzko Hitzaldiak eskainiko dira.

NORENTZAT

JOMUGA ESKUALDEAK, ARKU ATLANTIKOKO BATZORDEKIDEAK.

ESPAINIA
Asturias, Galizia, Nafarroa, Kantabria, Andaluzia, Euskadi.

FRANTZIA
BasseNormandie, Bretainia, Poitou – Charentes, Akitania eta Pays de La Loire

PORTUGAL
Alentejo, Lisboa e vale do Tejo, Iparraldea eta Erdialdea.

ERRESUMA BATUA
South of Scotland Alliance, Wales, Argyll and Bute.


EGITARAUA

APIRILAK 14

15:30-16:00 Parte-hartzaileen erregistroa
16:00-16.30 Hasiera ofiziala
16:30-17.00 Hasierako hitzaldia
17:00-17:30 Kafea / Networkinga
17.30-19:00 Saio tematikoa: SMART CITIES

“Gauzen Internet”: Aro berrirako erronkak

APIRILAK 15

09:30-10:30 Saio tematikoa: TELEKOMUNIKAZIOAK
10:30-11:00 Kafea / Networkinga
11:00-13:00 Saio tematikoa: LAINOKO KONPUTAZIOA ETA DATU HANDIEN KUDEAKETA

BROKERAGE EVENT – aldi berean bilerak

13.30-15:00 Lunch – Networkinga
15:00-17:00 Mahai ingurua: IKTak ENPRESEN LEHIAKORTASUNA HOBETZEKO

BROKERAGE EVENT – aldi berean bilerak

17:00 Ekitaldiaren amaiera

BROKERAGE EVENT:

B2B bilerak enpresen, teknologi zentroen eta unibertsitateetako ikerketa departamenduen artean. Elkarrizketa horiek helburutzat izango dute merkataritza- eta teknologia- lankidetzarako eta elkarlanerako aukerak esploratzea I+G+B arloko Europako lankidetza proiektuetan.

Bilerak 30 minutukoak izango dira eta aldez aurretik hitzartu beharko dira.


Argibide gehiagorako:

Javier Gabilondo – SPRIko Teknologi Berrikuntza saila
jgabilondo@spri.es – 94 403 70 34

Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke