Ekitaldia. Hiru enpresaren online komunikazioaren azterketa praktikoa

2014ko Ekaina 11,


Tailerra Victor Puigek gidatuko du (Zinkdo), eta adibide moduan bere burua eskaintzen duten hiru enpresaren online komunikazioaren jarraibideak aztertuko dira. Asmoa da parte hartzaileek beren web, blog eta sare sozialetako profiletan berrikusi beharreko faktoreen zerrenda bat edukitzea, eta espazio horiek nola antolatu behar diren komunikazio korporatiboaren mesedetan

Nori zuzendua

Marketineko profesionalak. Kanal digitala ustiatu nahi duten zuzendariak eta bitarteko arduradunak. Komunikazio eta marketineko zuzendariak. Beren proiektua komunikatzeko Interneten ahalmena aprobetxatu nahi duten ekintzaileak, enpresa txiki eta ertainak eta lanbide liberalak

Helburuak

– Parte hartzaileei aztertu beharreko faktoreen zerrenda bat ematea, checklist bat, Interneten komunikatzen duguna gure enpresak nahi duenarekin bat datorren ebaluatu ahal izateko.

– Benetako hiru kasu zuzenean aztertzea, praktika onak deskubritzea eta beste kasu batzuetara eramateko hobetzeko aholkuak aurkitzea.

– Web, blog eta sare sozialen ildo editorialak aztertzea, baita horien diseinua eta profilen erabilera ere.

– Enpresaren online espazio horietako bakoitzari rolak eta lehentasunak jartzea, helburu korporatiboak bete ahal izateko.


Egitaraua

Edozein enpresak du aukera bere online presentzia aztertua izan dadin eskatzeko, ekainaren 2ra bitartean. Ekainaren 5an azterketarako aukeratu diren enpresen zerrenda jakinaraziko da.

Aztertu beharreko hautagaiak arin hautatu ahal izateko, interesa duten enpresek formulario hau bete beharko dute:

https://docs.google.com/a/mondragon.edu/forms/d/1-JF1kNwWa1onirfEL7MehoBs6ZxtBkVsDSst3vx4xys/viewform

Jardunaldiaren programak hiru ordu eta erdi iraungo du, eta hau izango da:

– Sarrera: erabilitako egiaztapenen zerrenda, zeri erreparatzen diogu?

– 1. kasua: hautatutako lehen enpresa kasuaren aurkezpena, aztertutako enpresaren galderak. Galderak

– Kaferako atsedenaldia

– 2. kasua: hautatutako bigarren enpresa kasuaren aurkezpena, aztertutako enpresaren galderak. Galderak

– 3. kasua: hautatutako hirugarren enpresa kasuaren aurkezpena, aztertutako enpresaren galderak. Galderak


Erlazionatutako artikuluak
Orobat interesa dakizuke